Irabi


Irabi baserria izen bereko erriberetan aurkitzen zen, Berraiartzabarrenatik mendebalera eta Oria ibaiko ugaldean, aipatu ibaitik hurbil, Aginagako Fermindegi baserriaren aurrean. Beharbada, Galardi baserrietatik San Esteban elizara zihoan herribide zaharra pasatzeko zegoen ibiaren ondoan zegoen lekutua.

1864ko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan agertzen da “Irábia” deitutako baserria, udaletxetik 1.300 metrora.

Bi solairuko etxea zen. Antza denez, 1880-1890 hamarkadaren inguruan Irigoindegiko Ramon Arrillaga Zugastik erosi zuen. Ez dakigu, ordea, bertan norbait bizi ote zen. Gaurko adineko pertsonek ere ez dute ezagutu baserri honen hondakinik. Seguru asko kostaldeko trenbidea egitearekin batera desagertuko zen.

Irigoindegiko Angela Arrillagak, Ramonen alabak, aitari entzuna zion bere aitona zen Gabriel Irabin jaio zela, eta Ramon semea Ameriketara joan zela; eta han diru pixka bat eginda etorri zenean Irabi erosi zuela.

Baserriaren lotutako argazkiak: