Kastorenea


Kalezarreko kaskoan dago, Eskribanea etxeari erantsia. XIV. mendeko harresiaren hegoaldeko kantoiarekin bat egiten dute etxe honen bi fatxadetako oinarriek. Beharbada, bere oinarrietan mantentzen ditu harresi zaharren aztarnak.

1920an, Kastor Galdona eta Mikaela Tanborenea senar-emazteak bizi ziren. Esteban eta Balbina ziren seme-alabak.

Kalezarren, etxe honi Erreroanea deitzen zaio, errementaldegia izan baita beti. Horrez gain, ferratzaileak ziren, eta etxean abereak ferratzeaz gain, baserriz baserri ere ibiltzen ziren Kalezarren, Txikierdin, Ibaetan… Esteban Galdona Tanborenea deitzen zen errementaria. Behi bat edukitzen zuen etxe honetako ukuiluan. Bera hil zenean desagertu ziren bai errementaldegia baita behia ere.

Baserriaren lotutako argazkiak: