Karatxea


Txokoaldeko auzunean dago, Irigoindegi baserritik iparraldera eta Simonenezar etxetik ekialdera. Planta errektangularreko etxea da, 16,50 x 7,50 metrokoa. Harri eta manposteriaz egina dago. Bi ur-isuritako teilatuko baserri txikia da.

Urdaiaga jauregiko eranskin bat zen, eta leku honetan aurkitzen zen Urdaiagako portua eta ontziola. 1689an, Ignacio de Soroa kapitainak -Saroe jauregiko jabeak- sortu zuen lokarrian agertzen da: “La cassa solar y palacio de Urdaiaga Jaureguia y puerto y astillero de Urdaiaga, y todo lo demas con su pertenecido juntamente con la casilla de Caraechea…”.

Jabetza-eskrituretan “Larrechea” eta “Carechea” izenekin agertzen da. 1920an, Juana Ignazia Alsua (1850ean jaioa) eta Maria Portu (1880an jaioa) bizi ziren. Gaur, Labaka-Aranzadi familia bizi da bertan.

Saroeko lokarria desegin zenean, Karatxea Luisa Lopez de Samaniego Soroaren ondare gisa gelditu zen eta honen ondorengoek saldu egin zuten 1932 inguruan. Ordura arte bertan maizter bizi zen Gregorio Labaka izan zen eroslea. Orendaingoa zen, eta Kaleberriko Olarriondo berrira etorri zen. Aiako Lokate baserriko Rosina Etxeberrirekin ezkondu, eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Haietatik Ignazio semea etxera ezkondu zen Aginagako Galardigaraikoako Miren Aranzadirekin.

Karatxeko soroak Irabiko erriberetan daude. Behi bat edo bi izaten ziren. Gaur, berriz, untxiak eta oiloak dituzte, eta baratzeko lanean jarraitzen dute. Garraioetarako astoa erabiltzen dute, Irabitik patatak, artoa eta barazkiak ekartzeko.

Baserriaren lotutako argazkiak: