Kaleberri


Kalea baserriaren alde banatara bi etxebizitza eraiki ziren, baserri zaharrari erantsiak. Bi etxe hauek ezagutzen dira Kaleberri izenaz. Horietako baten jabea Joxe Antonio Iparragirre Eguskitza zen garai batean. Joxe Antonio Berridiko Dolores Alkortarekin ezkondua zegoen, eta seme bat izan zuten. Bizpahiru behi eta txekorren bat edukitzen zituzten. Orain, Kaleberrin etxebizitzak daude, eta Zubietako Pilota elkartearen biltokia.

Baserriaren lotutako argazkiak: