Lasaogaraikoa


“Lasao de arriba” izeneko etxea 1864an aipatzen da “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” delako zerrendan. Baserria zen, eta udaletxetik 2.100 metrora zegoen. Berriz ere, “Lasao Garacoa” izenarekin aipatzen 1889an. Aginagan “Borda” izenarekin ezagutzen da.

Baserri honetan Murua familia bizi zen. Hauek Ezpaldiberrira joan ziren maizter, eta gaur, lurrak Ezpaldiberrikoak dira.

Bada 70 urte inor bizi ez dela, baina baserriaren arrastoek bertan diraute.

Baserriaren lotutako argazkiak: