Lastaola


Aginagako erdigunean, San Frantzisko elizatik iparmendebalera, erriberen ertzean dago Lastaola baserria.

Luis Mari Mujikak “Euskal Toponimiazko Materialeak” lanean1818an “Lastola” deitutako baserria eta bi urte beranduago, 1820an, Luis Murugarrenek berriz, “Lastaola” baserria aipatzen duten.

Baserri honek bere jabetzako mendirik ez dauka, baina erribera oparoen jabe da. Manterola-Huegun familia bizi da bertan; Elgoibarko Altzolatik Aginagara etorria da. Joxe Izagirrek Aginagan ezkondu, eta alaba bat izan zuen: Julia Izagirre. Kandido Manterola Joxelontxoneko semearekin ezkondu zen. Orduan, familiak Lastaola hartu zuen, erosita. Ordura arte, Irasuegitarrak bizitu ziren bertan maizter.

Kandido eta Juliak 13 seme-alaba izan zituzten, eta gaur, guztiak bizi dira: Anita, Joxe eta Lorentzo bikiak, Pakita, Joakina, Maritxu, Trini, Antonio, Maria Luisa, Felix, Iñaxio, Pedro eta Kontxi. Joxe Lastaolan gelditu zen, Klara Huegun Lizarralde Aiako Makazagatxiki baserriko alabarekin ezkondua. Hiru seme-alaba hazi dituzte. Garai batean, lauzpabost behi eta bi edo hiru txekor izaten zituzten. 1976an kendu zuten azken behia.

Baserri honen lurretan Zakoetako ontziola zegoen -“istillaua”-. Gaur ere, urtero alorrak goldetzen direnean, hamaika burni, iltze eta… agertzen dira.

Baserriaren lotutako argazkiak: