Lartzandietatxiki


1864ko “Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” zerrendan “Larzandieta” izeneko baserria agertzen da, udaletxetik 2.400 metrora kokatua. Aipatutako zerrendak bi etxe zirela dio.

Irigoindegiko Elena eta Angela Arrillagak gogoan dute beren amona, Teresa Illarramendi Atxega, Lartzandietatxiki baserrian jaioa zela. Teresa Irigoindegira ezkondu zen Ramon Arrillagarekin, 1880 aldean. Ez dirudi Lartzandietatxikin XX. mendearen hasieratik aurrera inor bizitu zenik, eta etxea desagertu egin zen. Lartzandietaaundiren ondoan zegoen, pixka bat hegoalderago.

Baserriaren lotutako argazkiak: