Murkaiku


Igartza baserritik hegoaldera, Kalezarretik Txikierdira eta Zubietara doan herribide zaharraren ondoan zegoen. Dirudienez, Igartza baserriko jabeena zen. XVIII mendearen erdialdean errementaldegi bat omen zegoen bertan.

1864ko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” delako zerrendan, baserri gisa agertzen da; udaletxetik 1.300 metroko distantzian zegoen. XIX. mendearen hasieran desagertu zen, seguru asko bigarren gerra Karlistan.

1800 inguruan, Murkaiku baserrira Vicente de Olasagasti izeneko gizona ezkondu zen. 1830ean Zubietako auzi batean agertzen da lekuko gisa; 75 urte zituen orduan.

Baserriaren lotutako argazkiak: