Naigenduena


Intxaurreta etxearen aurrean dago, Arrillagaazpi edo Aldapa baserrira doan bidearen ondoan.

1955 inguruan, Arrillagaaunditik etorrita, etxe hau eraiki zuen Azurmendi familiak, Intxaurreta baserriko lur sailetan. Ignazio Azurmendik eta bere emazte Josefa Aizpuruk Arrillagaaundi saldu egin zuten horrela, eta baserri berrira etorri ziren bizitzera beren bederatzi seme-alabekin. Sei-zazpi behi jarri zituzten. Lurrak Isostegi aldean zituzten, haiek ere Intxaurretako Bengoetxeatarrei erosiak. Baserriko lanetarako, Ignazio Azurmendik kablea jarri zuen belarra eta simaurra errioaren gainetik alde batetik bestera pasatzeko. Kablea Martin Arizeta Antiguako errementariak montatu zuen. Kable honek leku horretan dirau 2002 arte, Usurbil eta Oriako arroa guztian zegoen bakarra zen. Goierriko Ataunen eta Nafarroako Araitzen aurkitzen den teknika bereko kablea da, bi txirrikekin mugitua. Naigenduena etxeko behiak 1960 aldean kendu zituzten.

Baserriaren lotutako argazkiak: