Olarriondozar, Agerreazpi eta Olarriondoberri artean aurkitzen da. Azken baserri honetatik oso hurbil dago. Olarriondozar baserria berregina izan zen osorik, eta ez du jatorrizko egiturarik.
1413an, “Olarrando” dermioa agertzen da Irurubietako Martin de Achegak emandako testamentu batean.
Lope Martinez de Isastik, 1625ean, “Alarrun” izeneko oinetxea aipatzen du Elizalden. Pentsa liteke Olarriondo etxeaz ari zela.
Luis Murugarren historialariak dioenez, 1639an bada Olarriondo etxearen aipamenik.
1864ko “Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” delakoan agertzen da “Olarriondo Viejo” izeneko baserria, udaletxetik 1.000 metrora.
Ibargoien familia bizi da baserri honetan. Hemen jaio zen Anttoni Ibargoien Alzaga, Iartzako etxekoandrea.
Angel Ibargoien Maiz etxeko aitona, berriz, Kalezarreko Patronanean jaio zen. Ezkonduta Olarriondozarrean jarri zen bizitzen.
Anttonik Olarriondoberrikoa zuen ama, Dolores Alzaga Uruazabal deitzen zena. Dolores, Angel Ibargoien Maizekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Rufino gelditu zen maiorazko etxean, Rosa Esnaola Larbaingo alabarekin ezkonduta, eta lau seme-alaba izan zituzten. Lauzpabost abelburu dituzte etxe honetan. Baina etxe berriak egin behar dituzte Olarriondoko lurretan, denbora epe motzean.
Gaur, baserria bi etxebizitzatan zatitua dago, biak familia berarenak.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1984. Olarriondozar.
- 2002. Olarriondozar.
- Angel eta Angelita Ibargoien Maiz (Olarriondozar).
- Zutik, Jose Isidro Ibargoien Maiz (Kalezarko Patronanekoa, Olarriondozarren bizi zen). Eskoriatzan egondu zen apaiz.
- Olarriondozarko sendia: 1-.Anjel Ibargoien Maiz eta 2-. Dolores Alzaga Uruazabal beraien seme alabekin.
- Olarriondozarko Ibargoien Alzaga sendia: 1-. Miren. 2-.Konsuelo (Urdaiagako Illunbera ezkondu zen). 3-.Inaxio. 4-. Kalixto. 5-. Xegundo. 6-.Anttoni (Kalezarko Iartzara ezkondu zen). 7-. Lorentxo. 8-. Rafael. 9-. Rufino (Olarriondozarren maiorazkoa izan zen). 10-. Paula. 11-. Dolores Alzaga Uruazabal (Olarriondoberriko alaba). 12-. Juanita. 13-.Angel Ibargoien Maiz (Kalezarko Patronaneako Dolores Alzaga Uruazabalekin ezkondu zen) Olarriondozarren bizi ziren. 14-.Angelita.
- 1949. Kinto bazkaria: 1-. Migel Muguruza (Goikoerrota). 2-. Erramun Isasa (Lugarizko Belartzaerdi). 3-. Martin Goenaga (Zubieta). 4-. Narziso Salsamendi (Arponaritxiki). 5- Patxi Iturriotz (Areta). 6-. Julian Izagirre (Usaskueberri). 7-. Inazio Lizaso (Villa Pakita). 8-. Joxe Mari Lazkano (Santuenea). 9-. Martin Artola (Lugarizko Zuatzu). 10-. Praixku Bengoetxea (Antziazar). 11-. Joxe Migel Maioz (Mapil). 12-. Luis Iribar (Ibaeta). 13-.Joxe Ramon Pagola (Aizperronea) 14-. Mikel Rekondo (Arrueneaberri). 15-. Joxe Sagardia (Tomasenea). 16-. Fernando Aliri (Aliri). 17-.Antonio Orbegozo (Errebaltxiki). 18-. Joxe Mari Aizpuru (Errezildarra). 19-.Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 20-. Segundo Ibargoien (Olarriondozar) 21.- Paulo Castresana. 22.- Joxe Maria Zubiria Aduriz (Arrillagatxiki).
- 1980. Joxe Izagirre Aldabalde eta Antonia Ibargoien Alzaga.
- Lorentzo Kamino eta Maria Ibargoien, senar-emazteak. Lorentzo Portuko semea zen Maria, berriz, Olarriondozarreko alaba.