Kalezarreko kaskoaren barruan dago, Azpietxea deitzen den etxearen ondoan, eta Azpikalea izeneko kalearen angelu batean. Harriz eta mortairuz egindako bi solairutako etxea da.
Joxe Luis Zugasti da etxe honen jabea eta hemen bizitu zen bere familiarekin. Lehenago, Ibargoien familia ere bizi izan zen bertan. Kale baserri txiki bat zen, baratz txiki bat besterik ez zuena. Horrez gain, behi bat eta astoa edukitzen zituzten.
Jarduera horiek utzi zituztenean, familiak etxea utzi egin zuen.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Zutik, Jose Isidro Ibargoien Maiz (Kalezarko Patronanekoa, Olarriondozarren bizi zen). Eskoriatzan egondu zen apaiz.
- Olarriondozarko Ibargoien Alzaga sendia: 1-. Miren. 2-.Konsuelo (Urdaiagako Illunbera ezkondu zen). 3-.Inaxio. 4-. Kalixto. 5-. Xegundo. 6-.Anttoni (Kalezarko Iartzara ezkondu zen). 7-. Lorentxo. 8-. Rafael. 9-. Rufino (Olarriondozarren maiorazkoa izan zen). 10-. Paula. 11-. Dolores Alzaga Uruazabal (Olarriondoberriko alaba). 12-. Juanita. 13-.Angel Ibargoien Maiz (Kalezarko Patronaneako Dolores Alzaga Uruazabalekin ezkondu zen) Olarriondozarren bizi ziren. 14-.Angelita.
- San Salbatore Parrokiko koroa: 1-.Martzial Goenaga (Erreroanea). 2.- Joxe Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 3.- . Migel Zugasti (Patronanea). 4.- Joxe Ramon Aizpurua (Portalea). 5.- Inaxio Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 6.- Antonio Mujika (Ezpaletxe). 7.- Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 8.- Joxe Migel Larrañaga (Usurbil).
- 1989. Patronanea.
- 2003. Patronanea.