Kalezarreko iparraldeko sarrera edo portala zaintzen du, izenak ondo adierazten duen bezala, Kalezarreko eta Usurbilgo sarrera edo atea baita etxe hau. Gainera, iparraldeko aurrealde edo fatxada lehengo harresi zaharren zatia da. Beraz, Portalearen murruak XIV. mendekoak dira. Orain dela gutxi arte, XVII. mendearen bukaeran egindako etxe zaharrak iraun du. Gaur egun osorik berreraikia dago.
Lope Martinez de Isastik, 1625ean, Elizalden kokatzen du Portalea izeneko oinetxea.
Joxe Ramon Aizpurua Garmendia Usurbilen jaio zen 1866an eta Portalea erosi zuen XIX. mendearen bukaera aldean, Frantzisko Añorga Urdanpilleta andoaindarrak utzitako maileguarekin. Bere seme Joxe Antonio Aizpurua Sarasola 1891ko Azaroaren 6an jaioa izan zen baserriari jarraipena eman ziona; Manuela Iribarrekin ezkondu zen, Urdaiagako Jauregiko alaba zena, eta zazpi seme-alaba hazi zituzten. Joxe Ramon semea Portaleko maiorazko gelditu zen. Maria Dolores Aierdi Beobide usurbildarrarekin ezkondua, lau alaba izan zituzten.
Portalean lau behi, idi parea eta txekorrak izaten ziren; baita apopiloak ere. Usaskue inguruan, Egiluze aldean, eta erriberetan, Atallu inguruan, dituzte lursailak.
1983an Maria Dolores etxekoandrea alargundu egin zen, eta urte berean behiak kendu egin zituzten. Kalezarren zeuden bi baserritar ermandadeetako baten egoitza eta biltokia zen Portalea. Listeroak beti etxe honetako nagusiak izan ziren. Taberna ere izana da.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1950. Kalezarko Errebal taberna: 1-. Bernardo Aizpurua (Errebaltxiki).2-. Juanito Aizpurua (Portalea). 3-.Paul Aizpurua (Errebaltxiki). 4-. Benito Aizpurua (Portalea).
- Ezker-eskubi: Paulo Sagarna: dultzaina jotzen zuen, Orbeldiko zentralean bizi zen.eta .Antonio Aizpurua (Portaleako semea).
- Oilasko biltzaileak Portaleko atarian, Sanjoanetan.Txistularia eta danbolina: 1.- Angel Aranburu Lertxundi (Juandeuntzenetxiki). 2.- Eskusoinua:“Txankarta†(Itziartarra). 3.- Danborra: Iñaxio Aranburu Otegi (Juandeuntzenetxiki). 4-.Antonio Aranzazistroke (Kuatronea). 5-. Juan Mari Lekuona (Txaparrenberri).
- San Salbatore Parrokiko koroa: 1-.Martzial Goenaga (Erreroanea). 2.- Joxe Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 3.- . Migel Zugasti (Patronanea). 4.- Joxe Ramon Aizpurua (Portalea). 5.- Inaxio Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 6.- Antonio Mujika (Ezpaletxe). 7.- Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 8.- Joxe Migel Larrañaga (Usurbil).
- Portalea.
- 2003. Portalea.
- 1912. Maroko. Eserita dagoena: Joxe Antonio Aizpurua Sarasola, 1912an Marokora joan zen soldadu eta 1919ko Apirilaren 19an lizentziatu zuten.
- 1912. Maroko. Joxe Antonio Aizpurua Sarasola sukaldaria izan zen soldaduskan.
- 1939. Joxe Ramon Aizpurua Garmendia.
- 1965. Joxe Antonio Aizpurua Sarasola.
- 1974. Portalea. Joxe Ramon Aizpurua Iribar.
- Dokumentua. Isuna.“Auxilio Social†deitutako erakundeko “señorita†bat kalean postulatzen ari zela Portaleko Joxe Ramon Aizpuruari ikur bat jarri nahi izan zion bularrean eta Joxe Ramonek errefusatu “jar iezaiozu zure buruari†nahi badezu esanez, ikurra lurrera erori zen “señoritakâ€: ezustekoa hartu zuen eta 72 urte zituen Portaleko aitonari 300 pezetako isuna jarri zioten.
- Dokumentua. Mailegua: Frantzisko Añorga Urdanpilletak Joxe Ramon Aizpurua Garmendiari emandako maileguaren dokumentua.