Txikierditik gora, Itxaskue eta Zelaiaundi alderako bide ertzean aurkitzen zen. Gaur, oraindik horma zaharren aztarnak ageri dira. Portaleza baserria eta bere lursailak Itxaskue baserriko Lizasotarren jabegoa izan dira beti.
Txikierdiko Dolores Bordak kontatzen du, haurra zela nola suak erre zuen Portaleza baserria, San Anton egun bateko arratsaldean, urtarrilaren 17an, baserritarren kofradiaren urteroko San Anton eguneko bazkaria egiten ari zirela Txikierdiko ostatuan. “Han joan ziren gizonak azkar itzaltzera, baina ezer egiterik ez!” esaten du Doloresek. Den-dena erre zen. 1931an izan zen. Ordutik erreta dago.
Portalezan Lizarraga familia bizi zen: senar-emazteak lau seme-alabekin. Manuel Lizarraga zen bertako baserritarra, Josefa deitzen zen emaztea, eta seme-alabak, berriz, Maritxu, Juanita, Agustin eta Pedro Mari. Joxe Lizarraga, Manuelen anaia ere bertan bizi zen. Manuel eta Josefa senar-emazteek baserrian lan egiten zuten. Joxe, ordea, karro egilea zen Donostiako Lugaritz auzoko Zapatarin: Sorrondegi karroegilearekin egiten zuen lan.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Gregorio Tellabide Bideondo Donostiarra zen: 1892an jaioa, Urkidizar familiarekin etorri zen bizitzera Portalezaberrira. Gaztea zela morroi Zelaiaundi eta Elorren egon zen. 1974ean Donostian hil zen.
- 2002. Itxaskue baserria eta Fortaleza berri. Bien artean uren bozaera.
- 2003. Portaleza.
- Frantsizko Lizarraga Mendizabal: Portaleza baserriko aitona. 1936ko otsailean hil zen 83 urte zituela.
- Josefa Urresti Amiama: Portalezako baserriko amona. 1946ko apirilean hil zen 81 urte zituela.
- Portaleza baserriko osaba ilobak: Joxe eta Maria Lizarraga.
- 1962. Klaudio Lizarraga. Portaleza baserrian jaio zen 1894ean eta Buenabista baserrian bizitu zen.
- 1936. Ezker-eskubi. Joxe Mari Korta Otegi (Txokolatenea) eta Joxe Lizarraga (Portaleza).
- 1960.Txokolateneara sartzen Agustin Lizarraga (Portaleza).
- 1905 urteko Plano Topografiko militarra. Originala 1:5000 eskalan egina. Zubietako erdigunea.Txikierdi, Portaleza baserria, Arretxe baserria 1 (Troia eta Oria artean).Aliriko zubia, Iturrarte irla…