Prostuetxe Donostiari dagokion kale-baserri txiki bat da. Zubietako Erreboteko plazan bertan dago. Probestu edo aguazilaren etxea izateko eraiki zen. “Torillo” ere deitu izan zaio, etxe honetan edukitzen omen zituztelako jaietarako zezenak. 1869ko Zubietako plano zahar batean, “Torillekua” izenarekin agertzen da etxe hau. “Torillo” izena, Joxe Ramon Zubimendik Zubieta, mila urteko herria liburuan dioenez, inondik ere bertan zezenen parada zegoelako zetorkion. Etxe honetara ekartzen zituzten behi susak zezenak estaltzeko. Hala ere, Zubietan ez da gordetzen Prostuetxeko paradaz oroitzapenik.
Aspaldi, Zubietako Komunitatearen jabetzakoa izan zen. Gaur, Madrilen bizi den Donostiako Tejada familiarena da.
Prostuetxen Amunarriz familia bizi izan zen 1925 arte. Bertan taberna zeukaten, eta pentsua ere saltzen zuten inguruko baserritarrentzat. Amunarriztarrek alde egin zutenean, Asentxio Iparragirre etorri zen Prostuetxera.
Asentxio Iparragirre, 1904an Txikierdiko Zapatari baserrian jaioa, sei hilabeterekin Barrenetxegoikora ekarri zuten. Goikoetxeko alaba zen Martina Izagirrerekin ezkondu zen, eta Prostuetxen bizitzen jarri ziren. Bi behi eta astoa zituzten. Prostuetxek ez du lurrik, eta lurrak errentan hartzen zituzten. Asentxiok tren-errailean (trenbidean) lan egin zuen bere bizitza guztian. Zahartu zenean, behiak kendu zituzten, 1970 aldera. Gaur, baserri-jarduerarik gabeko etxea da, eta Arregi familia bizi da.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1960 Orio. 1-. Sebastian Sagardia (Usurbilgo barberua). 2-. Joxe Matxain (Eskribanea). 3-. Iñaxio Urkia (Matistaenea). 4-. Kalezarreko arotza. 5-.Asentxio Iparragirre (Prostuetxe). 6-. Luis Ruiz (Erlojugilea). 7-. Markos Aizpurua (Juandeuntzenea).
- 1958 apirilak 1. Zubieta. Zubietako Yoko Garbi Elkarteko Futbol Taldea. Ekipoa:“SAGARRARENA†(Zubietarrak argazkian). Lasarteko Gure Etxea Ostatuak antolatu zuen.“MAATSARENA†(Lasartearrak) ekipoaren kontra jokatutako partidua. Ezker-eskubi eta goitik behera: 1-. Jexux Mari Errekondo Aizpurua (Aizpurua). 2-. Iñaxio Salsamendi Amunarriz (Barrenetxebekoa). 3-. Fermin Iturrioz Amundarain (Alamandegizar). 4-. Imanol Huizi (Irurubieta). 5-. Pako Añorga Aranburu (Arbitza). 6-. Mikel Errekondo Aizpurua (Aizpurua). 7-. Joxe Añorga Aranburu (Arbitza). 8-. Mikel Iturriotz Amundarain (Alamandegizar). 9-. Joxe Iparragirre Alkorta (Kalea). 10-. Joxe Luis Iparragirre Izagirre (Prostuetxe). 11-. Joxe Luix Arregi Aizpurua (Zuasti). 12-. Imanol Zubiria Telleria (Txakurtxulo).
- Zubieta. Dantzariak plazan.Atzean Prostuetxe.
- Benito Salsamendi Alkorta eta Joxepa Amunarriz Arostegi senar-emazteak.
- Barrenetxebekoako atarian Salsamendi Amunarriz familia. Gurasoak: Benito Salsamendi Alkorta eta Joxepa Amunarriz Arostegi. Seme-alabak ezkerretik-eskubira: Maria Sokorro, Iñaxio, Garbiñe, Juan Mari eta Gabriela.
- 1995. Prostuetxe.
- 1978. Ezker-eskubi: Asentxio Iparragirre (Prostuetxe). Benito Salsamendi Alkorta (Barrenetxebekoa).