Txopereneatxiki


Kalezarreko kaskoan dago, Belmonte kalean, hegoaldeko portal zaharretik sartuta, ezkerretara, etxe errenkadaren erdi parean. Zenbait dokumentutan Txopereneatxiki deitzen zaio etxe honi, herritarrek berriz, Sarienea eta “Aixarna” ere deitzen diote, batez ere adineko pertsonen artean, Joxe Mari Irureta, hemengo aitona, Aizarna herrikoa zelako.

Joxe Mari Iruretak, Usurbilen ezkonduta, zazpi seme-alaba izan zituen: Donato, Joxe, Angel, Pedro, Manuel, Maria eta Segunda. Joxe semea Sarienera ezkondu zen. Bittori Alzugarai zuen andrea, eta hiru alaba eta seme bat izan zituzten. Gaur, Santos semea bizi da bertan, soltero. Maria, Kontzeju edo Makatzaganera ezkondu zen, eta Segunda berriz, Enbillenera. Bost behi eta idi parea zeuzkaten etxe honetan, orain dela 25 urte kendu zituzten arte.

Baserriaren lotutako argazkiak: