Urdairatxiki


Urdairatxikin Azkonobieta familia bizi da. Joxe Martin Azkonobieta Bengoetxea 1890ean jaio zen Urdairatxikin. Aintziazarreko Hilaria Bengoetxea Zubeldiarekin ezkondu zen, eta sei seme-alaba eduki: Juana Rosario, Joxe Leon, Frantzisko, Joxe Ignazio, Simona eta Joxe Agustin. Etxean maiorazko Joxe Leon gelditu zen. Juana Rosario alaba zaharrena Iarbegoikora joan zen ezkonduta, eta beste guztiak kalera. Joxe Leon, Orioko Errezabaleko Frantziska Etxeberria Zubiriarekin ezkondua dago. Gaur, Urdairako aiton-amonak dira, eta beren ondorengoek daramate baserriko jarduera.

Sei edo zazpi buru izaten ziren Urdairatxikin. Urdairatxiki 1923an erosi zuen Azkonabieta familiak. Urdairatxiki, Urdairaaundi bezalaxe, Orioko Iparragirre familiarena zen. Gaur, Urdaira bi baserriak, berriz ere bat egin dira, eta bertan Azkonobieta familiak, baserriaren jarduera tradizionalarekin batera, sagardotegi ezagun bat ustiatzen du.

Baserriaren lotutako argazkiak: