Mapil baserritik hurbil, bere iparraldera kokatzen da baserri hau, Oria ibaiaren ertzean. Mapilgo ontziola zaharreko eranskin bat zen. Garai batean, Uriberri etxea Orioko armadorea izan zen Migel Anton Mutiozabalen jabetzakoa zen.
Luis Murugarrenek etxe honi aipamena egiten dio 1887an, “Mapill Uriberri” izenarekin.
Bi etxebizitza ditu. Batean, Alkorta familia bizi da eta bestean, Bereziartua familia. Lursailik ez dauka.
Pedro Alkorta Iarbegoikotik etorri zen hona bizitzera bere familiarekin 1953an, eta bertan bizi da. Alkorta-Larburu sendia maizter bizi zen Iarben, eta Uriberrin etxea erosita bizitzen jarri ziren. Manuel Alkorta Saizar eta Maria Larburu Esnaolaren seme-alabak Luixa, Joxepa, Luziana, Pedro bera, Joxe, Inazio, Manuel eta Juan dira. Pedro Igeldoko Murgileko Asuncion Eraunzetamurgil Etxezarretarekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba dituzte. Uriberriko ukuiluan zazpi abelburu izaten ziren, eta Pedro nagusiak zaintzen zituen, 1990 aldean kendu zituzten arte.
Beste etxebizitzan, Bereziartua-San Sebastian familiarenean, egun, Maria Luisa San Sebastian bizi da. Lehen txekorrak hazten zituzten.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1959.Aginagatarrak Kontxako bandera irabazi zutenean: 1-. Patroia “Trabukoâ€, (Orioko Ortzaikakoa). 2-. Batista Oliden (Orioko Ortzaikakoa). 3-.Andres Bruño (Gomeztegi). 4-. Joxe Aranburu (Arpidegi). 5-. Imanol Ikutza (Joxelontxonea). 6-. Madrina: Maritxu Pikabea (Artutxaenea). 7-. Patxi Maioz (Mapil). 8-. Ikutza (Joxelontxonea). 9-. Pasaitarra. 10-. Manuel Alkorta (Uriberri). 11-. Julian Pikabea (Ezpaldiberri). 12-.Pasaitarra. 13-.Antonio Manterola (Lastaola). 14-. Klaudio Etxeberria (Oriokoa). 15-.Antonio Oliden (Orioko Ortzaikakoa). 16-. Pasaitarra. 17-. Martin Errasti (Errasti).
- 1952 Iraila. Ernio (Errezil). Benito Aranburu Gaztañaga eta Joxepa Alkorta Larburu.
- Erdikoa: Joxepa Alkorta Larburu.
- 1967.Arpidegiko Aranburu Alkorta sendia: Ezkerretik eskubira Imanol. Iñaki. Maria Luisa. Ander. Joxe. Joxepa ama eta Mª Jesus. Manoli. Benito aita. Arantxa.
- Txubillon (Igeldo jolas parkea). 1- Iñaxio Alkorta. 2- Joxepa Alkorta. 3- Pedro Alkorta. 4- Manuel Alkorta. 5- Madesta Lizaso. 6- Juan Alkorta. 7- Joxe Alkorta. Alkorta anai-arrebak Iarbegoikoan bizi ziren, beranduago Uriberrira aldatu ziren.
- Ezker eskubi eta goitik behera: Isidora Lizaso (Arratzain), Joxepa Alkorta (Uriberri), Mari Kruz Zubeldia (Iarbebekoa), lagun bat, Juan eta Manuel Alkorta (Iarbegoikoan jaioak dira.
- 2002. Uriberri.
- 2002. Uriberri.
- 1952. Joxepa Alkorta Larburu Etzabalen jaioa, Iarbegoikoan bizitu zen Uriberrira joan baino lehen.
- 1949. 1-. Joxepa Alkorta. 2-. Luziana Alkorta Irigointxozarrera ezkondu zen.
- 1932. Joxepa Alkorta Larburu. Komunio txikia egin zuen egunean.
- 1948. Ezker-eskubi: Joxepa Alkorta eta Orioko Altunako Joxepa Iribar laguna.
- 1. Uriberriko Joxe Alkorta eta 2. Manuela Izagirreren ezkontza. Zubietako Lertxundin jarri ziren bizitzen. Lezoko Santo Kristo basilika.