Usaskuetxiki


Usaskuetxiki baserria Usaskueberri izenarekin ere ezaguna da. Bi Usaskuek, jabe bakarra zuten, Lasarten bizi zen Muñagorri familia, hain zuzen ere. Bi baserriak, bakoitza bere 11 golde edo 35.000 metro karraturekin, saldu egin zituzten. Bakoitzarengatik 3.000.000 pezeta baino gehixeago ordaindu zuten 1965 aldera. Lur gutxiko baserriak ziren.

Usaskuetxikiko Antonio Izagirre orendaindarra zen. Usurbila etorri, eta Larbaina joan zen bizitzera maizter. 1928an, gutxi gorabehera, Izagirre familia eta Larbainen bertan bizi zen Agirre familia handik bi Usaskuetara pasa ziren bizitzera, Agirretarrak Usaskuaundira, eta Izagirretarrak, txikira. Antonio Izagirreren Migel semea, Usaskutxikin gelditu zen, eta Urdaiagako Gilisastiko alaba zen Luzia Aldabalderekin ezkondu zen. Zazpi seme-alaba atera zituzten aurrera: Felixa, Anbroxio, Joxepa, Juanita, Joxe, Patxi eta Julian. Patxi semeak erosi egin zuen baserria, eta bera gelditu zen etxean. Kontxi Mugerza donostiar alargunarekin ezkondu zen, eta baserri lanari jarraitu. Seme bakarra izan zuten, Migel Mari.

Usaskuen lauzpabost behi eta idi pare izaten ziren. Etxe pobrea zenez, Migel bere idiekin beste etxeetara joaten zen lanera. Familiako seme-alaba guztiak joan ziren fabriketan lan egitera. Gaur, Migelen ilobak jarraitzen du abelburu batzurekin: behi bat, basahuntzak, txerriak eta basurdeak ditu.

Baserriaren lotutako argazkiak: