San Estebango eliza eta Txokoalde auzunearen artean, gain airoso batean dago Zabalea baserria.
Familia bakarreko etxea izan zen, baina antzinatik bi jabegotan zatitua dago. Aginagako Komunitateko partaidetzan era berezian agertzen da: “Zabala mayor” edo “Zabala grande” akzio baten bi herenekin, eta “Zabala menor” edo “Zabala abajo” heren batekin.
1573an, Margarita de Artusa zen Zabale de Susoko etxekoandrea. Ezagutzen den etxe honen lehenengo aipamena da.
1642an, da “Çavalea” aipatzen da. Urte hartan dukat bat eman zuen erregearentzat, Batzar Nagusiek emandako agindua betez, “donativo graçiosso” deitzen zen zerga moduan.
1864ko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan Zabalea baserria agertzen da, udaletxetik 1.400 metrora kokatua. Orduan, bi familia bizi ziren hiru solairuko etxe honetan. Beraz, badirudi bi jabegoen arteko zatiketa XIX. mendearen erdialdea baino lehen egin zela.
Baserriaren ekialdeko zatia Zabaleagoikoari (“Zabala mayor” jabetza-eskrituretan) dagokio, orubearen bi heren hartzen dituela gutxi gorabehera. Zati honen jabea Urdaiagatorreko Anbrosio Zatarain zen, eta XX. mendearen hasieratik Aizpurua familia bizi zen maizter. 1936an, familia horretako bi seme bizi ziren baserrian; Michelinen lan egiten zuten. Anaia haietatik bat, Frantzisko Aizpurua, 1907an jaioa, fusilatu egin zuten Aiako Laurgainen; Kosme Yaguez, Usurbilgo geltokiko arduradunaren semea, eta Zubietako maisuarekin batera, 1936ko urriaren 10ean. EAJkoak ziren biak. Baina ez dirudi politikagatik izan zenik. Pertsona umila eta atsegina omen zen Frantzisko, eta norbaiten ezin ikusiagatik edo zerbait zor ziolako hil zuten faxistek.
Pagola-Aizpurua familia etorri zen maizter 1940 aldean Aginagako Ezpaldiberritik. Eustakio Pagola eta Iñaxi Aizpurua senar-emazteek hamar seme-alaba izan zituzten. Eustakio arte handiko gizona zen, eta bera izan omen zen Usurbilgo lehenengo garbigailu elektrikoa egin zuena, antza denez beste nonbaitetik ideia hartuta. Berak baserria guztiz eraberritu, eta eranskin handi bat egin zion 1967an. Orduan jarri zuen dolarea.
Etxean alaba bat, Mari Karmen Pagola, gelditu zen. Aialdene berriko Joxe Luis Atxegarekin ezkondu zen, eta Zabalean bizitzen jarri. Bost seme-alaba izan zituzten. Baserri lanean jardun zuten, sei edo zazpi behirekin. Baserria erosi ondoren, 1993an etxe zaharra bota eta berreraiki egin zuen Atxega familiak. Gaur egun, nekazalturismoa dago Zabaleagoikoan.
Zabaleabekoak baserriaren orubearen heren bat hartzen du, mendebalekoa. Gaur ez da hemen inor bizi. Kandelaria Alargunsoro bertan jaio zen, eta 78 urte zituela hil zen 2001ean. San Estebango serora zen. Alargunsorotarrak maizterrak ziren; jabea Saltxipiko Añorga familia da aspalditik.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Luzuriagako langile koadrila. 1-.Alargunsoro (Zabalea). 2-. Joxe Kruz Korta Zatarain. 3-. Jeronimo Rezola, (Zapatari). Besteak Txikierdi ingurukoak.
- 1-. Joxe Kruz Korta (Txokolatenea). 2-. Patxi Udabe. 3-.Alargunsoro (Zabalea). 4.- Jeronimo Rezola Aristizabal. (Zapatari).
- 1950. Erroizpe elkarteko ataria: 1.- Eustakio Kamino (Portu). 2.- Ignacio Aranzadi. 3.- Angel Aranburu “Txokorro†(Juandeuntzenetxiki). 4.- Antonio Pagola (Erramusenea). 5.- Jose Mari Iribar (Igartzazabal). 6.- Esteban Illarramendi (Sutegizar). 7.- Pablo Gorriti (Atxegazar). 8.- Angel Añorga (Saltxipi). 9.- Agustin Illarramendi Sutegizar (zinegotzi 1967-1969, alkate 1969-1977). 10.- Nikolas Zubeldia (Oabea). 11.- Gregorio Labaka (Karatxea). 12.- Eustakio Aizpurua (Zabalea). 13.- Joxe Izagirre. 14.- Praxku Galparsoro “Pattoâ€, Usurbilgo alkatea (zinegotzi 1936-1948, alkate 1949-1963). 15.- Joxe Iribar. 16.- Ixidro Maeztu. I7.- Migel Muguruza (Goikoerrota). 18.- Pedro Añorga. 19.- Joxe Mari Kamino (Portu). 20.- Joxe Kamino (Portu). 21.- Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 22.- Francisco Labaka. 23.- Jexus Urdanpilleta. 24.- Joxe Murua. 25.- Patxiku Agirre (Galardiazpikoa). 26.- Joxe Antonio Labaka (Urdaiaga Jauregia). 27.- Nikolas Izeta. 28.- Joxe Mari Urdangarin. 29.- Txomin Ibarguren (Irigoindegi). 30.- Ramon Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 31.- Joxe Iturralde (Gilisastitxiki). 32.- Joxe Portu (Txanka). 33.- Pako Portu (Txanka). 34.- Ignazio Labaka (Karatxea). 35.- Joakin Portu (Txanka). 36.- Antonio Urdangarin (Portuberri). 37.- Dionisio Portu (Txanka). 38.- Kandiko Mujika (Etxebeste).
- Urdaiagatarrak Ernio mendian. 1.- Enkarnaxio Urdangarin (Itzao). 2.- Juanita Zumeta (Orioko Salmaristi). 3.- Mari Karmen Urdanpilleta (Etxealai). 4.- Milagros Pagola (Zabalea). 5.- Maria Jesus Iturralde (Gilisastitxiki). 6.- Maria Dolores Zubeldia (Oabea). 7.- Roberto Segurola (Berraiartzagoiena). 8.- Pako Arrospide (Urtinea).
- 1-.Gregorio Roteta (Urdaiaga jauregia). 2.- Luis Mari Begiristain (Simonenezar). 3.- Ana Mari Zumeta (Simoneneberri). 4.- Jesus Labaka (Karetxea). 5.- Milagros Pagola (Zabalea). 6.- Lontxo Urdangarin (Portuberri).
- 1984. Zabalea.
- 2003. Zabalea.
- Oñati. Ezker-eskubi: Maria Angeles Zabala (Enbillenea) eta Mari Kruz Pagola (Zabalea).
- Ana Alargunsoro (Zabalea).
- 1982. Zabalea. Dolarea.
- 2002. Zabalea.
- Patxi Aizpurua Zabaleako semea. 1936an fusilatu zuten.
- Iñaxi Aizpurua.
- 1-. Jose Luis Pagola.
- Arantzazu; Eustakio Pagola eta Iñaxi Aizpuruaren ezkontza.
- Iñaxi Aizpurua.
- Manuela, Maria eta Modesta Aizpurua ahizpak.
- 1-.Jose Luis Pagola Iruintxo baserrikoa (Aginaga) besteak Venezuelako lagunak.
- Marikruz Alkorta, Zabaleako amona.
- Maria Aizpurua eta Nikolas Aizpurua.
- Eustakio Pagola eta Iñaxi Aizpurua.
- Maria Aizpurua.
- Mertxe Pagola.
- Ezker-eskubi Manoli, Mertxe, Milagros eta Ixabel Pagola Ahizpak.
- Zabaleako “Pagola-Aizpurua” familia.
- Zabaleako “Pagola-Aizpurua” familia.
- Manolo Pagola.