Aginagako Goialdeko baserria da. Arrateko harkaitza pasata, aurrean aurkitzen den ibar txikian dago.
Aintziazar baserria, gaur, osorik berregina dago, lehengo etxe zaharraren oinarrietan, baina orain dela gutxi arte XVI mendeko egiturak mantendu ditu.
Aginagako Komunitateko partaidea da.
Lehen etxebizitza bateko baserria zen; aspaldi bitan banatu zuten.
Aintziazar, Urdaira eta Saria baserriak dira Usurbilgo antzinako etxe zaharrenak. Elena Barrena historialariak “La formación histórica de Guipúzcoa” liburuan “Aenetzia” izena aipatzen du (gaurko Aintziazar izan daitekeena), 1178 inguruko dokumentu batetik hartuta. Hor aipatzen da Antso Jakitunak, Nafarroako erregeak baieztatzen duela Garzia Ramirezek Iruñeako elizari eman zizkiola “Hieldo”, Urumea… eta inguruko beste ondareak.
Lope Martinez de Isastik, 1625ean bere “Compendio historial de Guipúzcoa” liburuan, “Aincia” izeneko oinetxea aipatzen du. Luis Murugarrenek, aldiz, 1837an “Aincia Zarra” etxearen aipamena egin zuen.
1864an, “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan, “Aincia” baserria agertzen da udaletxetik 5.100 metrora. Garai hartan hiru etxebizitza zituen, seguru asko bi Aintziazarrekoak eta hirugarrena, berriz, Aintziberrikoa.
Aintziazarreko mendebaleko etxebizitzan Juan Martin Bengoetxea bizi da, bere ilobarekin. Juan Martinen aita, Joxe Martin Bengoetxea Esnal zen, eta bertako semea zen. Bere lehengusua zenarekin ezkondu zen, hau da, Arrillagatxikiko Martina Esnal Bengoetxearekin, eta hamabi seme-alaba izan zituzten. Hiru hil egin ziren “aingerutxoak” zirela: Migel, Bixente eta Serafina. Besteak berriz, Dionisio, Maria, Benantzi, Pedro, Frantziska, Juan Bautista, Dolores, Joxepa eta Juan Martin ziren. Dionisio gelditu zen etxean jarraitzeko; Maria, Urtetara ezkondu zen, eta beste guztiak kalera joan ziren, Juan Martin izan ezik: etxean gelditu baitzen anaiari laguntzen. Dionisio, Aiako Barramunoko Iñaxi Balerdirekin ezkondu zen, eta zazpi alaba izan zituzten. Gaur, Aintziazarren baratzea lantzen dute, eta oilaskoak ere hazten dituzte. Garai batean, ardiak eta udan larre-behiak izaten zituzten. Besabi eta Adarra aldera eramaten zituzten larrera.
Aintziazarreko ekialdean Bengoetxea Etxeberria familia bizi da. Lehen, Julian Bengoetxea Esnal eta Joakina Etxeberria senar-emazteak bizi ziren. Julian baserriko semea zen, eta Joakina, berriz, Gorostidiko alaba. Hiru seme izan zituzten: Esteban, Joxe Frantzisko eta Joxe Mari. Joxe Frantzisko gelditu zen etxerako, eta Santsoneneko alaba zen Maria Dolores Ugarte Zinkunegirekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten. Maria Dolores 24 urte zituela hil zen. Alargundua Joxe Frantzisko, Joxepa Ugarterekin ezkondu, Maria Doloresen ahizparekin, hain zuzen. Sei seme-alaba izan zituzten. Joxepa da, gaur, etxeko amona. Lau behi eta 10 bat ardi erabiltzen dituzte bazterrak garbi edukitzeko. Baratzea ere lantzen dute.
Azkoitiko Zelaia familiarena izan da Aintziazar, maizterrak baitziren bi auzoak. 1987 aldean erosi zuen bakoitzak bere aldea.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Aintziazar.
- Aintziazar.
- Inaxi Balerdi eta Dionisio Bengoetxea beraien 7 alabekin.
- Igeldoko Lekueder jatetxea. Juan Bautista Bengoetxea eta Iñaxi Balerdi. Juan Bautistaren bodan.
- 1950. Ezker eskubi: Dolores Bengoetxea Esnal eta Maria Jesus Erauntzetamurgil. Ama-alabak.
- 1948 Inaxi Balerdi.
- 1955 Arantzazun ezkonduak. Iñaxi Balerdi eta Dionisio Bengoetxea.
- 1948 Dionisio Bengoetxea Esnal. Barramunora joaten zen andregaiarengana, Salmaristitik alan pasata.
- 1972,Aintziazar. Juan Bengoetxea. (ezkerrean), Regina Garai (eskubian)
- 1958. Ezkerretik eskubira: Isidro Ugarte Esnal ,Asurrikikoa (Igeldo), Joxe Frantzisko Bengoetxea Etxeberria (Aintziazarreko semea), Josepa Ugarte Zinkunegi (Santsoneneako alaba) eta Kontxesi Zinkunegi Arruti , Asurrikikoa (Igeldo). Lezoko Sª Kristo elizan ezkonduak.
- 1968. Bengoetxea Balerdi ahizpak.
- 1980. Aintziazar. Bengoetxea-Balerdi ahizpak dantzan.
- 1974. Ezker-eskubi, Karmele Bengoetxea Ugarte eta Maria Jesus Bengoetxea Balerdi.
- 1984 Aintziazar.
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira: Nikolas Balerdi “Txortxi” (Urdairaaundi). Joxeanton Zubeldia (Iarbebekoa).Praxku Bidasoro (Eguzkitza).Joxe Salsamendi (Arburu). Inazio Arrillaga (Gomentzanetxiki). Esteban Bengoetxea (Aintziazar). Joxe Arrillaga (Gomentzanetxiki).Antonio Zaldua (Sariaaundi). Esteban Zubeldia (Iarbebekoa). Bittori Pagola maixtra (Irigointxozar). Joxe Antonio Segurola (Fermiñenea).Joakin Zaldua (Sariaaundi). Joxe Mari Lizaso (Tellegindegi).Manuel Sarasua (Orioko Luxarbekoa).Juan Zubiria (Arrillagatxiki). Pedro Bengoetxea (Aintziazar). Bautista Bengoetxea (Aintziazar). Domingo Segurola (Fermiñenea). Jesus Bidasoro (Eguzkitza). Migel Esnal (Arrillagatxiki). Juan Olasagasti (Aintziberri). Praxku Bengoetxea (Aintziazar).
- 1964,Aintzizarreko sukaldea. Martina Esnal, (Arrillagatxiki), Joxe Martin Bengoetxea, (Aintzizar).
- Aiako Barramunuko Balerdi anai-arrebak. 1.- Inaxi Aintziazarrera ezkondu zen. 2.- Joxe, 3.- Eugenia, Gorostidira ezkondu zen , 4.- lagun bat, 5.- Juan Balerdi.
- Ezker eskubi: Inaxi Balerdi, (Dionisio Bengoetxearen emaztea), Dionisio Bengoetxea (Aintziazar), Nekane Bengoetxea Balerdi (besotan), Antonio Unsain (Gorostidi) eta Eugenia Balerdi (Antonio Unsainen emaztea).
- 1953 maiatza 16. Lezoko Sº Kristo basilika: 1-. Domingo Galarraga (Zubietako Amirigoia). 2-. Juan Ugarte (Santsonenea). 3-. Joxe Joakin Ugarte Esnal (Santsonenea). 4-. Sebastiana Ugarte (Santsonenea). 5-. Joxepa Ugarte (Santsonenea). 6-. Saturnina Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 7-. Esteban Fernandez (Sariko ola). 8-. Juan Apaolaza (Hernaniko Txanetenea). 9-. Maria Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 10-. Sebastiana Zinkunegi Arruti (Santsonenea). 11-. Frantzisko Bengoetxea ( Aintziazar). 12-. Benantxi Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 13-.Joxe Agustin Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 14-. Bartolome Atxega (Mutiozabal). 15-. Julian Ugarte Zinkunegi (Santsonenea).
- Hilaria Bengoetxea.
- 1996. Pedro Mari Zinkunegi Alko rta eta Maria Bengoetxea Esnal senar-emazteak Urtetako atarian.
- 1949. Kinto bazkaria: 1-. Migel Muguruza (Goikoerrota). 2-. Erramun Isasa (Lugarizko Belartzaerdi). 3-. Martin Goenaga (Zubieta). 4-. Narziso Salsamendi (Arponaritxiki). 5- Patxi Iturriotz (Areta). 6-. Julian Izagirre (Usaskueberri). 7-. Inazio Lizaso (Villa Pakita). 8-. Joxe Mari Lazkano (Santuenea). 9-. Martin Artola (Lugarizko Zuatzu). 10-. Praixku Bengoetxea (Antziazar). 11-. Joxe Migel Maioz (Mapil). 12-. Luis Iribar (Ibaeta). 13-.Joxe Ramon Pagola (Aizperronea) 14-. Mikel Rekondo (Arrueneaberri). 15-. Joxe Sagardia (Tomasenea). 16-. Fernando Aliri (Aliri). 17-.Antonio Orbegozo (Errebaltxiki). 18-. Joxe Mari Aizpuru (Errezildarra). 19-.Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 20-. Segundo Ibargoien (Olarriondozar) 21.- Paulo Castresana. 22.- Joxe Maria Zubiria Aduriz (Arrillagatxiki).