Bordatxo mendiaren hegian, Aitzaundiaren ondoan dagoen baserria da.
Planta errektangularra eta harriz eta manposteriaz egindako hormak ditu; bi solairu eta ganbara; teilatua, berriz, bi ur-isurikoa. Baserriaren oinplanoaren heren bat teilatuak estalia egon arren, estalpe ireki berezi bat osatzen du.
1864an “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” zerrendan aipatua da etxe hau “Arizondo” izenarekin. Badirudi XIX. mendearen bukaeran, Gaztañagako Juan Torregaraik erosi zuela. Geroago Ignazio Larburu bere emazte Maria Pagadizabalekin bizitu zen bertan. Hauek Hernaniko Bautista Zabalari saldu zioten, eta honek, berriz, Vicente Zaraguetari.
Aitzondo baserriaren jabetza zabala da, Bordatxo mendiaren zati handiena berea baita.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Aitzondo.
- Aitzondo.
- 1984 Aitzondo.
- Koadrila Aitzondoko bileran.
- Maria Pagadizabal,Aitzondora ezkondu zen, Ignazio Larbururekin. Aitzondotik Antigua aldera doa esnea saltzera eta tratua egitera. Aiako Zalbardineko alaba zen.
- Ezkerretik eskubira: Joxepa Anttoni Larburu (Aitzondo), Ignazio Larburu (Aitzondo), Juana Iriondo, Santos Olasagasti (Arratzainberri) eta Joxepa Olasagasti (Arratzainberri)
- Ezkerretik eskubira:Aitzondoko Larburu Esnaola anai-arrebak: Maria, Saturnina, Manuela eta Juan Joxe.
- Ezker eskubi: Maria Pagadizabal Aiako Zalbardinekoa Aitzondora ezkondu zen eta Iarbegoikoako Joxepa Alkorta.
- 1910. Matistaneko atarian jostunak lanean. 1-.Maria Larburu (Aitzondo).
- 1944. Lezo. Senar-emazteak: Luisa Larburu Esnaola eta Manuel Aizpurua Arana.
- 1949. Aizpurua-Larburu Familia. 1-. Imanol. 2-. Luisa Larburu Esnaola (ama). 3-. Manuel Aizpurua Arana (aita). 4-. Maritxu. 5-. Joxe. 6-. Pakita Maioz.Aizpurua (iloba).
- 1935. Igarako autobusa, Ondarretan: 1-.Arratzaingo Juana Inaxi Lizaso (Arratzainaundi). 2-. Maritxu Intxausti (Igeldoko Erauntzetatxiki). 3- Luisa Larburu (Benta). 4-. Gregori Arana (Arratzainberri). 5-. Igeldoko Ariztegietako Markesa. 6-. Maria Ariztegieta (Igeldoko Ariztegieta). 7-. Manuela (Igeldoko Tolaretxe). 8-. Maria Urruzmendi (Egiluzeaundi). 9-.Terexa Arruti (Ibarrolatxiki). 10-. Mikela Iparragirre (Ibarrolaaundi). 11-.Terexa (Igeldo). 12-. Maria Gomez (Ibaetako Urreztigoia). 13-. Joxe Heredero Pinela “Manzanares†Teodoro Herederoren Igeldoko eta Igarako beste baserritarrekin batera. Jose Heredero Usurbilgo maisua zenaren seme zen Teodoro eta 1936ko udazkenean faxistek fusilatua hil zen. Gertaera hori baino lehen, Herederok Arpidegietako Tomas Lizarazuri saldu zion Igarako linea, eta honek jarraitu zuen baserritarrak Donostiara eramaten. 14-. Ezezaguna. 15-. Rosario Artola (Egiluze). 16-.Agustina Loinaz (Ibaetako Perrene). 17-. Ezezaguna. 18-. Ezezaguna. 19-. Rorasrio Arruti (Ibarrolatxiki). 20-. Ramon Isasa (Igeldo).