Arburu baserria, Aginagako Goialdean, Urdairatik hegoaldera, gain lau eta zabal batean dago. Bilbo-Behobia autobideak harrapatu zuen bete-betean Arburu baserri zaharra, eta 1972an bota egin zuten. Ondoan eta baserriaren lursailetan, beste baserri berri bat eraiki zuten.
Arburu baserri zaharra XVII. mendeko eraikuntza polita zen, autobidearen obrek etxea suntsitu aurretiko argazkietan ikus daitekeen bezala.
Aginagako Komunitateko partaidea da.
1642an “Arburua” izeneko etxeak bi dukat eman zituen erregearentzat, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aginduta, “donativo graçiosso” deitzen zitzaion emaitza gisa.
1864ko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” delako zerrendan, udaletxetik 5.100 metrora agertzen da kokatua.
Arburuko familia Salsamendi da. Joxe Manuel Salsamendi Mujika, Arrillagatxikiko alaba zen Maria Josefa Aduriz andrearekin ezkondu zen. Bi seme-alaba zituen, ama alarguna baitzen. Bere senarra Ignazio Mari, Joxe Manuelen anaia zen, hain zuzen. Seme-alabak Pantxika eta Joxe deitzen ziren. Pantxika Aginagako Etxeberrira ezkondu zen, eta baserri hartan bizi da gaur egun. Joxe, berriz, Arburun gelditu zen, eta Maria Iruretagoiena Mendizabalekin ezkondu zen. Maria, Aiako Segurola baserriko alaba zen. Lau seme-alaba izan zituzten: Maria Angeles, Joxe Mari, Iñaki eta Gema. Maria Angeles eta Joxe Mari dira, gaur, Arburuko jabeak. Iñaki “aingerutxo” hil zen, 17 hilabete zituela, eta Gema kalera ezkondu zen. Arburu baserri zaharrean 14-16 buru izaten zituzten; Arburu berrian, gaur egun, 70 esne behi eta bigarak dituzte. Baserri oparoa da Arburu. Maria Angeles eta Joxe Mariren gurasoek erosi zuten Arburu, 1969an. Aurreko jabeak, Manuel Rezola Laportek, berea zuen Tellegindegi baserria ere. Biak batera saldu zituen.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Baserritar Kofradi bilera Ezpaldiberrin: 1-. Joakin Zaldua (Sariaaundi). 2-. Juan Zubiria (Arrillaga). 3-.Antonio Arrillaga (Gomentzanetxiki). 4-. Remigio Salsamendi (Arburu). 5-.Karmelo Aizpurua (Isostegi). 6-.Illunbeko semea. 7-. Joxe Lizaso (Tellegindegi).
- 2002. Arburu
- Arburu. Autopista egin aurretik baserriari ateratako argazkia.
- 1957.Arburu baserriko bidean ateratako argazkia.
- 1984. Arburu.
- 1974.Arburu baserria. Oleoa: A.Osoro.
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira: Nikolas Balerdi “Txortxi” (Urdairaaundi). Joxeanton Zubeldia (Iarbebekoa).Praxku Bidasoro (Eguzkitza).Joxe Salsamendi (Arburu). Inazio Arrillaga (Gomentzanetxiki). Esteban Bengoetxea (Aintziazar). Joxe Arrillaga (Gomentzanetxiki).Antonio Zaldua (Sariaaundi). Esteban Zubeldia (Iarbebekoa). Bittori Pagola maixtra (Irigointxozar). Joxe Antonio Segurola (Fermiñenea).Joakin Zaldua (Sariaaundi). Joxe Mari Lizaso (Tellegindegi).Manuel Sarasua (Orioko Luxarbekoa).Juan Zubiria (Arrillagatxiki). Pedro Bengoetxea (Aintziazar). Bautista Bengoetxea (Aintziazar). Domingo Segurola (Fermiñenea). Jesus Bidasoro (Eguzkitza). Migel Esnal (Arrillagatxiki). Juan Olasagasti (Aintziberri). Praxku Bengoetxea (Aintziazar).
- 1940 abuztua. Lezoko Santo Kristo basilika Josefa Ignazia Lizaso Salsamendi eta Remigio Salsamendi Goikoetxea, ezkontza.
- 1976.Arrillagaaundiko Salsamendi Lizaso sendia. Ezkerretik eskubira: Gabino, Maritxu, Damaso, Remigio Salsamendi (aita), Luix Mari, Dolox, Joxepa Iñaxi Lizaso Salsamendi (ama), Klotilde, Iñaxio, Tomas eta Juanita.
- Maria Salsamendi (Arburuko alaba).Tellegindegira ezkondu zen Martin Lizasorekin.