Arponaritxiki


Kalezar barruan, Etxeberrirekin hormaz horma dago kale baserri txiki hau. Kalezarreko lagunarteko elkartea etxe honetan aurkitzen da. Gaur, Zarraenea izenarekin ezagutzen da. Arponari edo Arponadi etxea Kalezarren, baina harresietatik kanpo aurkitzen zen. Behar bada, aipatutako etxeko familiak eraiki zuen etxe hau Kalezarreko kaskoan.

1995etik, hutsik dago, baina lehen Alkorta familia bizi zen bertan. Lurrak zituen erriberan, mendia ere bai, eta lauzpabost behi eta idi parea izaten zituen. Alkortatarrak maizterrak ziren eta animaliak 1990 aldean kendu zituzten.

Salsamendisendia, sortzez, kale baserri honetakoak dira. Eustakio Alkorta, Agerreaundi baserriko semea, Zarraeneako Teresa Salsamendirekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten.

Baserriaren lotutako argazkiak: