Arratzainborda, Arratzain baserri zaharraren etxeorde edo borda bat zen. 1864ko “Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” zerrendaren arabera, Arratzain baserri bakarra zen, baina hiru etxek osatzen zuten. Aipatu zerrenda horretan, gainera, beste laugarren etxe bat aipatzen da, “Arrazain-borda” alegia, lehengoetatik ehun metrora.
Gomendio-Alberdi familia bizi da Arratzainbordan. Kristina Alberdi Eugenio Gomendioren emaztea, Azpeitiko alaba zen, herri hartako Enparan kalean jaioa. Bere senideekin etorri zen Igeldora, eta Iriarte baserrian jarri ziren bizitzen. Beranduago Igeldoko bertako Etxeberrira aldatu ziren.
Handik ezkondu ziren bi ahizpa, Kristina eta Maria, Egioletatxikiko bi anaiarekin, Eugenio eta Joxe Mari Gomendiorekin. Joxe Mari eta Maria Egioletatxikira joan ziren bizitzera, eta Eugenio eta Kristinak berriz, 1948-1949 urteetan Arratzainborda berreraiki zuten, eta bertan jarri ziren bizitzen. Maria eta Joxe Marik sei seme-alaba izan zituzten. Kristinak eta Eugeniok, berriz, sei alaba.
Arratzainbordan, 1940-1960 urteen artean, bilera delakoa egiten zen. Han, igandero, Igeldoko Baldazarreko Benito Zinkunegik esku soinua jotzen zuen.
Ibarrolatxikiko Manuel Arrutik kontatzen du orain dela urte asko Pedro Arruti Lizarraga bere aitona zena, uztarrigile ona eta bibolinjolea izan zela. Manuelek dioenez, orduan Arratzainen bilera egiten zen, eta Pedrok bibolina jotzen zuen bertan.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Arratzainborda. Gomendio Alberdi familia baserriko atarian.
- 2001. Arratzainborda.
- 1950.Artxubieta ingurua. Kristina Alberdi Arratzainbordako etxekoandrea: Donostiara, merkatura, astoarekin joaten zen.
- 1950 Arratzainborda garai batean taberna zen. Bertako familia: 1-. Eugenio Gomendio. 2-. Kristina Alberdi. Alabak: 3-. Mertxe. 4-. Kristina. 5-. Izaskun.
- 1941. Lezoko Santo Kristo eliza. Eugenio Gomendio Eizagirre eta Kristina Alberdi Arruti ezkon egunean.
- 1950. Eugenio Gomendio behia biltzen edo jeizten.
- 1950. Eugenio Gomendio egurra txikitzen.
- 1950.Arratzainzarko atarian. Arratzainbordako haurrak eta Ixiar Alberdi.
- Arratzainbordarako bidean. 1-. Inaxi Arruti (Arratzainbordako amona). Beste biak, Donostiako Groseko ama-seme batzuk dira.
- 1952.Arratzainborda. 1-.Ixiar Alberdi 2-.Eugenio Gomendio.
- 1956.Arratzainbordako familia: 1-. Kristina Alberdi. 2-. Eugenio Gomendio. 3-. Kristina. 4-. Izaskun. 5-. Pilar. 6-. Margari. 7-. Mertxe.
- Gomendio aitona indianoa: berak erosi zituen Egioletatxiki eta Arratzainborda. Seme bat izan zuen: Frantsizko.
- 1917. 1-. Josefa Eizagirre (ama). 2-. Frantsizko Gomendio Iparragirre (aita). 3-. Eugenio Gomendio (semea). 4 eta 5: bi amonak.
- 1975. Egioletatxikin belarretan: 1-. Joxe Mari Gomendio Eizagirre. 2-. Juantxo Gomendio Alberdi. 3-. Jesus Gomendio Alberdi.
- 1986.Antiaguako “Jose Mari tabernaâ€. Ezker-eskubi: Joxe Mari Gomendio Alberdi, Joxe Mari Gomendio Eizagirre.