Dendarieta


Troia baserriaren ondoan da Dendarieta. Baserri jarduera aspaldi utzi zuen.

Ategorrieta etxeari erantsia dago, baina beti nagusi ezberdinen etxeak izan dira. Diego Amigorena, Txarako semea, bizitu zen etxe honetan. Ezkondua, Amaia Zumalakarregi zuen emaztea eta lau edo bost seme-alaba zituzten. Etxea berea zuen, ondoko Txaratxiki edo Errekatxo etxearekin batera. Gero, Diegok saldu egin zuen etxea, eta bere familiarekin Lasartera jo zuen. Sebastian Sagardia jabe berria, Larbaindik etorria zen. Jesusa Agirrerekin ezkondua zegoen eta bi alaba zituzten, Joxepa eta Maritxu. Gaur hiru etxebizitza daude bertan.

Baserriaren lotutako argazkiak: