Dranbanea


Bordatxo mendiaren hegian, Aitzondo eta Santsonenea baserrien artean dago.

Baserri hau, seguru asko XIX. mendean egina da. Garai hartako etxe-izen zerrendan, hala ere, ez da agertzen Dranbanea izenarekin.

Dranbanea Zubietako Artzabaletaaundiko jabea Maria Karmen Goiarena zen. 1976tik hutsa dago. Lizaso familia bizi zen bertan, Joxe Manuel Lizaso, aita, eta lau edo bost seme-alaba. Maizterrak ziren eta Usurbilgo Kaleberrira joan ziren bizitzera. Gaur egun Iarbegoikoako semea den Joxe Leon Lizaso Azkonobieta da jabea. Etxe zaharra bota eta berria egiten ari da. Lurrak Iarbegoikoako Lizaso familiak erabiltzen ditu.

Baserriaren lotutako argazkiak: