Egiluzeaundi Bordatxo mendiko hego-ekialdeko bizkar batean dago. Herriaren erdigunera doan Aranerrekaren iturri-sorburutik hurbil.
Jose Maria Mutiloa Poza geografo eta historialariak aipatzen du, 1784an, “Eguiluze” izenarekin, eta 1864ko baserri zerrendetan “Eguiluze Mayor” deitzen zaio.
Egiluzeaundiko jabea bertan bizi den Bengoetxea familia da.
Aintziazarretik etorri zen Bixente Bengoetxea Azkonobieta, eta Egiluzeaundiko alaba zen Maria Luisa Urruzmendi Azurzarekin ezkondu zen. Maria Luisak bazituen beste hiru ahizpa, Luziana, Dolores eta Kandelaria. Urruzmenditar lau ahizpak Egiluzeaundiko nagusiak ziren.
Maria Luisa zaharrena izanik, maiorazka zen, eta etxean gelditu zen Bixenterekin ezkonduta; ahizpa Luziana Igeldoko Baldazarrera ezkondu zen; ahizpa Dolores Antiguako kalera, eta Kandelaria, gazteena, Urdaiagako Portu baserrira ezkondu zen.
Bixente eta Maria Luisak zazpi seme-alaba izan zituzten: Juan, Esteban, Anttoni, Eustakio, Kristina, Benantxi eta Mateo. Esteban gelditu zen etxean, Juanek, zaharrenak, ez baitzuen nahi izan baserrian jarraitu. Anttoni Lugarizko Lukainkategi baserrira ezkondu zen; Benantxi berriz, Ibaetako Urreztiazpi baserrira. Domingo Erkizia haren senarra Gipuzkoa eta Bizkaiko idi demen munduan oso ezaguna zen.
Mateo, anaiarik gazteena, Urdaiagako Ermotegi baserrira ezkondu zen. Beste hirurek kalerako bidea hartu zuten. Esteban Egiluzeaundiko nagusiak, Maria Otegi Saizar zuen emazte. Lizartzakoa zen, eta familiarekin Lugarizko Agorrenera joan zen. Hortik Egiluzeaundira ezkondu zen, 1945 aldean, eta lau alaba izan zituzten: Mari Karmen, Maria Luisa, Margari eta Anttoni. Maria Luisa gelditu zen Egiluzeaundiko maiorazka Añorgako Txarabategiko, Joxe Antonio Argoterekin ezkondu zen. Gaur, semearekin alargunduta bizi da baserrian. Margari Olarrira ezkondu zen, eta Anttoni, berriz, Troia baserrira.
Sei larre-behi eta astoa dituzte Egiluzeaundin gaur egun.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1941 Usurbil.1-. Kristina Bengoetxea (Egiluzeaundi). 2-. Iñaxio Artola (Ibaetako Errotaberri). 3-. Maria Otegi (Egiluzeaundiko etxekoandrea). 4-. Mateo Bengoetxea (Egiluzeaundi). 5-. Julian Azpiroz (Usurbilgo erretorea). 6-. Sebastian Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 7-. Benantxi Bengoetxea (Egiluzeaundi). 8-. Domingo Erkizia (Ibaetako Urreztiazpi). 9-.Angel Irureta (Txoperenatxiki). 10-. Esteban Bengoetxea (Egiluzeaundiko nagusia). 11-.Anttoni Bengoetxea (Egiluzeaundi)- 12-. Manuel Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 13-. Lorentxa Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 14-. Pedro Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 15-. Joxepa Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 16-. Juanita Esnaola (Lugarizko Lukainkategi).
- 2002. Egiluzeaundi.
- 1945. Maria Otegi Saizar (Lizartzako alaba) eta Esteban Bengoetxea Urruzmendi (Egiluzeaundiko semea) ezkon egunean.
- Ezker-eskubi: Kandelari Urruzmendi (Egiluzeaundi), .Miren Landa (Igeldoko Erauntzetakoa, Errementaldegira ezkondu zen).
- 1961. Egiluzeaundiko ataria. 1-.Margari Bengoetxea. 2-.Anttoni Bengoetxea. 3-.Esteban Bengoetxea Urruzmendi (Egiluzeaundi). 4-.Maria Luisa Bengoetxea (gaur Egiluzeaundiko etxekoandrea). 5-.Bixente Bengoetxea Azkonobieta (Egiluzeaundiko aitona). Beste guztiak garai haietako burokraziaren ordezkariak dira. Diploma bat eta dirua ekarri zuten baserrira.
- 1935. Igarako autobusa, Ondarretan: 1-.Arratzaingo Juana Inaxi Lizaso (Arratzainaundi). 2-. Maritxu Intxausti (Igeldoko Erauntzetatxiki). 3- Luisa Larburu (Benta). 4-. Gregori Arana (Arratzainberri). 5-. Igeldoko Ariztegietako Markesa. 6-. Maria Ariztegieta (Igeldoko Ariztegieta). 7-. Manuela (Igeldoko Tolaretxe). 8-. Maria Urruzmendi (Egiluzeaundi). 9-.Terexa Arruti (Ibarrolatxiki). 10-. Mikela Iparragirre (Ibarrolaaundi). 11-.Terexa (Igeldo). 12-. Maria Gomez (Ibaetako Urreztigoia). 13-. Joxe Heredero Pinela “Manzanares†Teodoro Herederoren Igeldoko eta Igarako beste baserritarrekin batera. Jose Heredero Usurbilgo maisua zenaren seme zen Teodoro eta 1936ko udazkenean faxistek fusilatua hil zen. Gertaera hori baino lehen, Herederok Arpidegietako Tomas Lizarazuri saldu zion Igarako linea, eta honek jarraitu zuen baserritarrak Donostiara eramaten. 14-. Ezezaguna. 15-. Rosario Artola (Egiluze). 16-.Agustina Loinaz (Ibaetako Perrene). 17-. Ezezaguna. 18-. Ezezaguna. 19-. Rorasrio Arruti (Ibarrolatxiki). 20-. Ramon Isasa (Igeldo).
- 1960. Intxuintxabal baserri atarian: ehizeko koadrila Igandero ibiltzen omen zen. Ezker-eskubi: Julian Telleria (Añorga), Raimundo (Añorga), Kalixto Iraola (atzean sega pikatzen), Joxe Juan Iraola, Joxe Antonio Argote (Añorgako Txarabategi, Egiluzeaundira ezkondu zen), Jesus Agirresarobe (Añorga).
- Kandelaria Urruzmendi Azurza (Egiluzeaundi) eta senarra Eustakio Kamino Aizpurua (Portu).