Egiluzeaundi eta Entzarraingo bidegurutzearen artean dago baserria, bizkar baten gainean. “Eguiluze Menor” baserria 1864an aipatua da, “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” izeneko zerrendetan. Egiluzetxikiko herribide eta gorputz bide zaharra San Salbatore elizara Egiluzeaundiko ataritik eta Aranerrekatik doa.
Ugarte familiaren etxea da. 1920an, Joxe Ugarte eta Josefa Antonia Salsamendi senar-emazteak ziren jabeak. Sei seme-alaba zituzten, eta semerik zaharrena gelditu zen maiorazko: Asentxio Ugarte. Felisa Garate zumaiarrarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Asentxio Ugarte Garate semea gelditu da baserriaren nagusi. Gaur, Egiluzetxikin behi bat eta sei ahuntz dauzkate.
Baserriaren lotutako argazkiak: