Errebaltxiki


Kalezarreko hegoaldeko portala edo sarrera zegoen lekuaren ondoan dago, baina lehengo hiri zaharraren harresien kanpotik. Planta txikiko etxe apala eta arrunta da, baina aurrealde nagusiak (hegoekialdekoak) zurezko bilbapen politak ditu. Honek erdian duen habean etxea eraiki zen urtea agertzen da: 1771.

Joxe Mari Aizpurua Sarasola Usurbilen jaio zen 1900eko maiatzaren 21ean. 1926ko urtarrilaren 26an Lezoko Santo Kristoko elizan ezkondu zen Gabriela Telleria Suduperekin. Gabriela zeraindarra zen, Goierriko herri eder hartako Urrutikoetxe baserrian 1901eko martxoaren 18an jaioa. Senar-emazteak Añorgan bizitu ziren, eta ondoren Errebaltxikira etorri ziren bizitzera, 1932ko apirilaren 14an. Sei seme-alaba izan zituzten: Felix, Miren, Bernardo, Paul, Arantxa eta Pillare. Denak ezkondu ziren, eta Arantxa bakarrik gelditu zen gurasoekin Errebaltxikin, Joxe Sarasua Garmendia asteasuarrarekin ezkondua. Hiru seme-alaba izan dituzte. Gaur, etxe txiki honetan Joxe bizi da, alargundua, bere seme-alaba eta familiarekin.

Etxe txiki polit hau kale baserritzat har daiteke; lau-sei behi izaten zituzten, behorra, oiloak, untxiak… 1986an, Arantxa gaixotu zenean abereak kendu egin zituzten betiko. Errebaltxikiko familia maizterra da. Etxearen jabe Donostiako Aizpurua-Mingo familia da.

Baserriaren lotutako argazkiak: