Errementaldegi


Errementaldegi planta errektangularreko baserri txikia da, 14,5 x 7,5 metrokoa, harri eta manposteriaz egina. Izenak adierazten duenez, errementarien etxea zen. Dirudienez, Urdaiagan zegoen burdinola desagertuarekin harremana zuen.

Errementaldegiko lehengo jabea Tomas Bengoetxea Atxega zen.

1924an, Tomasen alabak, Manuela Bengoetxea Agirrek saldu zien Lorentzo Kamino Aizpurua eta Maria Ibargoien senar-emazteei, eta geroztik, Kamino familia bizi da bertan. Gaurko jabeak Juxto Kamino, Lorentzo eta Mariaren semea, eta Igeldoko Erauntzetaaundiko alaba den Miren Landa dira; beren seme-alabekin bizi dira bertan.

Baserri honetan hiru behi eta hiru txekor izaten ziren lehen; gaur, behi bat eta mando bat bakarrik dituzte. Soroak Irabiko erriberetan ditu Errementaldegik, eta Juxtok lantzen ditu. Mandoa erabiltzen du soroko lanetarako eta belarra baserrira garraiatzeko.

Baserriaren lotutako argazkiak: