Aginagako erriberaren ertzean dago, Ezpalditxiki eta Joxelontxonea etxeen ondoan.
Luis Murugarrenek “Espaldi” 1820an aipatzen du, “Ezpaldi zarra” berriz, 1893an.
Rito Otamendi Ezpaldizarrekoa bertakoa zen, eta Simonenezarreko Martzelina Illarramendi zuen emazte. Zazpi seme-alaba hazi zituzten: Balentin, Santiago, Simon, Bittori, Alejandro, Feliziana eta Dionisio. Ritoren anaia Balentin beraiekin bizi zen. Etxean Bittori alaba gelditu zen maiorazka gisa, etxeari segida emateko. Ordurako, anguletan asko ibiltzen ziren Txokoaldeko Simonenekoekin batera, familiartekoak baitziren, lehengusuak alegia. Bittori etxekoandre gaztea, Jeronimo Izagirre Oiarzabalekin ezkondu zen. Jeronimo Lugarizko Belengo semea zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Garai hartatik aurrera, angula eta mariskotara dedikatu dira. Etxearen jabe izan dira beti. 1945 aldean, Donostiako Pasealekuberrian egin zuten gaur oraindik irauten duen otarrain haztegia.
Bada 45 urte baino gehiago behiak eta abereak kendu zituztela. Baserrian morroia ere izaten zen. Ezpaldizarreko ukuiluan, sei-zazpi behi, idi parea eta hainbat txekor izaten ziren garai haietan. Duela urte dezente, baserri zaharra utzi, eta angula eta itsaski haztegi handiak egin zituen Izagirre familiak, eta gaur haiekin jarraitzen dute. Baserri zaharra, gaur egun, etxebizitza bihurtu da, eta familia bat bizi da bertan.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1957 Aginaga. 1-.Anbrosio Izagirre. 2-.A. Mari Otamendi (Perretzenea). 3-. Juan Manterola (Galardi). 4-. Jabier Bereziartua (Mutiozabal). 5-.Teodoro Azurmendi (Naigenduena). 6-. Joakin Atxega (Mutiozabal).
- Ezpaldizar.
- 1960 Aginagako Etxeberri ondoan. Anbrosio Izagirre (Ezpaldizar) eta Maria Pilar Alsua (Eizaazpi).
- Joselontxoenea eta Ezpaldizar.
- 1945. Ebaristo Pikabea Sarasola.
- 2001 Petritza. Baratzean Ebaristo Pikabea piperra jorratzen.