Fermindegi


Galardiazpikotik iparraldera kokatzen da Fermindegi baserria, Oria ibaitik hurbil. Etxeko ataritik pasatzen da Aginagatik San Esteban ermitara zihoan herribide zaharra. Fermindegi baino aurrerago zegoen ibaia pasatzeko ibia.

Baserria XVIII. mendean egina da. Hasieran, etxebizitza bakarrekoa zen, eta orain dela urte gutxi, bitan banatu zuten.

Joxe Antonio Zapirain San Sebastian bertako semea, baserrian jaio eta bizi izan da beti. Joxe Antonioren aita Agustin Zapirain zen, Astigarragako Polipaso baserrian jaio, eta Lartzandietara joan zen. Maria San Sebastian -izengoitiz: Txintxarri- Donostiako Loiolako Bernategi baserrikoarekin ezkondu zenean, Fermindegira etorri ziren bizitzera. Etxea erosi egin zuten, eta hemen jaio ziren Joxe Antonio eta bere hiru anai-arrebak. Urtebeteko haurra zela, etxea erre egin zen. Larraungo Aldatz herri txikikoa zen Bizenta Txoperenakin ezkondu zen.

Lau abelburu izaten zituzten baserri honetan. 1953 ondoren, familia artean etxea zatitu eta gero, behiak kendu egin zituzten. Gaur Fermindegin Joxe Antonio bizi da iparraldeko etxebizitzan, eta beste aldean, berriz, senar-emazte gazte batzuk.

Baserriaren lotutako argazkiak: