Gaztañaditxabal


Gaztañaditxabal etxea Pelukeroenea edo Erramunenea izengoitiez ere ezagutzen da. Txokoalde auzunean dago, Urdaiagatorreko errota (edo Bekoerrota) eta Etxealai etxeen artean. Aipatutako beste bi etxeak bezala, Torreko eranskina da, eta gaur ere, jabe berarena (hau da, Zatarain familiarena) izaten jarraitzen du. Etxe hau errementaldegi edo sutegi gisa eraiki zela dirudi, eta XVII. mendearen lehen herenean egina zegoen dagoeneko.

1920an, Juan Jose Aranburu eta Ramona Sarasola senar-emazteak eta beren lau seme-alabak bizi ziren Gaztañaditxabalen.

1967an, maizter berriak etorri ziren, Joxe Loidi Mujika zizurkildarra eta Belauntzako Maite Leunda Dorronsoro. Senar-emazte maizter berriei ez zieten lurrik utzi, ezta baimenik eman ere animaliak jartzeko, oiloak edo untxiak izan ezik. Bertan jarraitzen dute bizitzen gaur.

1927an, Torrea jauregi zaharra bota, eta gaurko jauregia eraiki zuten bitartean, jabeak, Zatarain familiakoak alegia, Gaztañaditxabalen bizitu ziren.

Gaztañaditxabalgo ukuiluan, Oabeko Joxe Ramon Zubeldiak behiak eta txekorrak eduki zituen, 1977 arte.

Baserriaren lotutako argazkiak: