Iarbegoikoa Aginagako Goialdeko baserria, Bordatxoko Aitzaundiaren pean dago kokatua. 1574an, “Yarbe” gaztainadi bat zen, eta Arpidegi etxearen lurrak ziren. Domingo de Lerchundi izenekoa eta Gracia de Olazabal ziren jabeak.
Badirudi Iarbegoikoa baserria XIX. mendean egina dela. Luis Murugarrenek aipatzen ditu “Yerbe nuevo” 1838an, “Yerbe alto” 1845ean eta “Yarbe garaicoa” 1886an.
Lizaso-Azkonobieta familia bizi da bertan. Iarbe, lehen Zubietako Artzabaletaaundiko Mari Karmen Goia zuen jabea.
Juan Bautista Lizaso Salsamendi Tellegindegiko semea Urdairatxikira ezkondu zen, Juana Rosario Azkonobieta Bengoetxea bertako alabarekin.
1954an, Juan Bautistak eta Juana Rosariok Iarbegoikoa erosi, eta Urdairatxikitik etorri ziren. Lehenago maizter bizitu zen Alkorta-Larburu familia Iarbegoikotik alde egin, eta Mapil ondoko Uriberri etxera pasa ziren. Juan Bautistak eta Juana Rosariok ez zuten maiorazkoa Urdairan, eta horrela erosi zuten Iarbegoikoa. Hamahiru seme-alaba izan zituzten, eta semerik zaharrenak, Damasok, hartu zuen baserriaren jarraipena.
Damaso Lizaso Laurgaingo Iturraran baserriko Maria Dolores Manterolarekin ezkondua da. Familiarekin Urkamendira etorri zen 1957an, eta bi seme dituzte.
Iarbegoikoa, lehen, oso baserri pobrea zen, lau behi bakarrik izaten ziren bertan. Etxeak, berriz, borda apal baten itxura zuen. Damaso eta Maria Dolores izan dira etxe berria altxa dutenak, eta 70 esne-behi eta 40 txahal urrux dituzte. Gaur, Usurbilgo baserririk eredugarrienetako bat da. Esnea beraiek komertzializatzen dute, eta Gipuzkoan esne pasteurizatua saltzen aitzindariak dira. 1988ko maiatzean hasi ziren. Damaso Gurelesako bazkide zen, eta bidali egin zuten, nolabait ere “konpetentzia” egiten ziela eta.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Joxepa Alkorta Larburu (Iarbegoikoa) eta Aitzondoko bilerako gazte batzuk.
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - Txubillon (Igeldo jolas parkea). 1- Iñaxio Alkorta. 2- Joxepa Alkorta. 3- Pedro Alkorta. 4- Manuel Alkorta. 5- Madesta Lizaso. 6- Juan Alkorta. 7- Joxe Alkorta. Alkorta anai-arrebak Iarbegoikoan bizi ziren, beranduago Uriberrira aldatu ziren.
- Zaldi gainean Mari Kruz Zubeldia, (Iarbebekoa). Bestea: Joxepa Alkorta, (Iarbegoikoa).
- Ezker eskubi eta goitik behera: Isidora Lizaso (Arratzain), Joxepa Alkorta (Uriberri), Mari Kruz Zubeldia (Iarbebekoa), lagun bat, Juan eta Manuel Alkorta (Iarbegoikoan jaioak dira.
- Iarbegoikoa.
- Iarbegoikoa.
- Juana Rosario Azkonobieta Bengoetxea eta Juan Bautista Lizaso Salsamendi.
- Lizasotarrak baino lehen, Iarbegoikoan bizitu zen familia.Alkorta eta Aiako Zalbaldineko Pagadizabal familiak.
- 1947. Juan Alkorta larburu (Iarbegoikoa).
- Ezker eskubi: Maria Pagadizabal Aiako Zalbardinekoa Aitzondora ezkondu zen eta Iarbegoikoako Joxepa Alkorta.
- 1952. Joxepa Alkorta Larburu Etzabalen jaioa, Iarbegoikoan bizitu zen Uriberrira joan baino lehen.
- 1949. 1-. Joxepa Alkorta. 2-. Luziana Alkorta Irigointxozarrera ezkondu zen.
- 1932. Joxepa Alkorta Larburu. Komunio txikia egin zuen egunean.
- 1948. Ezker-eskubi: Joxepa Alkorta eta Orioko Altunako Joxepa Iribar laguna.