Ibarrolatxiki Ibarrolaaundiren ondoan dago. Hasieran bigarrenaren jabe bereko etxeorde bat zen. Ibarrola leinukoak ziren azkenak joan zirenean, XIX. mendearen erdi aldean, Arrutitarren sendia etorri zen bi baserrietara. 1864ko “Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” zerrendan Ibarrola baserria bi etxebizitzakoa dela agertzen da.
Ibarrolatxikiko Pedro Arruti aitonak kontatzen du Errezilgo Loidisaletxe baserritik etorri zirela Pedro Arruti Lizarragaren aitaren aldetiko arbasoak; ama berriz, Zubietako Lizarragako alaba zen. Pedro, Jazinta Sagardia Lekuona Artikulatxikiko alabarekin ezkondu zen. Hauen semea Luix Arruti Sagardia, Urkamendiko alaba zen Bittori Urruzmendi Ostolazarekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten: Roxario, Juanita, Dionisia, Pedro, Manuel, Terexa eta Maria Jexux. Haurrak txikiak zirela erosi zuten baserria, 1925ean gutxi gora-behera, 60.000 pezetetan. “Garai hartarako dirutza zen” dio Pedrok, “14 hektarea ziren, baina dirutza zen”. Pedro gelditu zen maiorazko eta Maria Aranbururekin ezkondu zen. Maria Oriako Lekunenea baserrikoa da. Gaur berak dira etxeko aiton-amonak, lau seme-alaba dituzte eta zortzi iloba. Ibarrolatxikin baserri lanean jarraitzen dute 80-100 behirekin (45-50 esne behi eta besteak bigarak). Nekazalturismoa, jatetxea eta oso baserri indartsua da. Beti izan dituzte morroi bat edo bi etxean. Lehen zazpi-hamar abelburu izaten zituzten, baita idi parea ere. Bittori, eta ondoren erraina Maria, astoarekin joaten ziren Antiguara, saltoki edo postua baitzuten Antiguako plazan. Bi Ibarrolak goialdeko baserriak direnez, azokara joateko joera, beti, Antigua aldera izan da. Aldiz, ondoan dagoen Buenabista baserrikoak Kalezar aldera jaisten ziren.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1970. Ibarrolatxiki
- 2001. Ibarrolatxiki.
- 1934. Ibarrolatxikiko Arruti Urruzmendi familia: 1-. Pedro. 2-. Manuel. 3-. Roxario. 4-. Juanita. 5-. Dioni. 6-. Luis Arruti Sagardia. 7-. Maria Jesus. 8-. Bittori Urruzmendi Ostolaza. 9-.Terexa.
- 1987. Ibarrolatxikiko Luix Manuel Arruti Aranburu traktorearekin, gizon probetarako harria eta plaza prestatzen.
- 1990. Ibaetako Pillotegi baserria. Jesus Balda Goikoetxea (Araizko Gaintzako semea) eta Rosario Arruti Uruzmendi (Ibarrolatxikiko alaba). Ezkonduta,Aritzeta baserrian bizi ziren, eta han hazi zuten familia. Pillotegi baserria erosi eta bertara joan ziren bizitzera, bere seme alabekin. Seme alabak. 1-. Juan Kruz. 2-. Pepita. 3-. Mari Karmen. 4-. Maribi. 5-.Arantxa. 6-. Joxe Luix. 7-.Axun.
- 1935. Igarako autobusa, Ondarretan: 1-.Arratzaingo Juana Inaxi Lizaso (Arratzainaundi). 2-. Maritxu Intxausti (Igeldoko Erauntzetatxiki). 3- Luisa Larburu (Benta). 4-. Gregori Arana (Arratzainberri). 5-. Igeldoko Ariztegietako Markesa. 6-. Maria Ariztegieta (Igeldoko Ariztegieta). 7-. Manuela (Igeldoko Tolaretxe). 8-. Maria Urruzmendi (Egiluzeaundi). 9-.Terexa Arruti (Ibarrolatxiki). 10-. Mikela Iparragirre (Ibarrolaaundi). 11-.Terexa (Igeldo). 12-. Maria Gomez (Ibaetako Urreztigoia). 13-. Joxe Heredero Pinela “Manzanares†Teodoro Herederoren Igeldoko eta Igarako beste baserritarrekin batera. Jose Heredero Usurbilgo maisua zenaren seme zen Teodoro eta 1936ko udazkenean faxistek fusilatua hil zen. Gertaera hori baino lehen, Herederok Arpidegietako Tomas Lizarazuri saldu zion Igarako linea, eta honek jarraitu zuen baserritarrak Donostiara eramaten. 14-. Ezezaguna. 15-. Rosario Artola (Egiluze). 16-.Agustina Loinaz (Ibaetako Perrene). 17-. Ezezaguna. 18-. Ezezaguna. 19-. Rorasrio Arruti (Ibarrolatxiki). 20-. Ramon Isasa (Igeldo).