Irigointxoberritik hurbil aurkitzen da, hegoaldera. Aginagako kalbarioetako gurutzeak Irigointxozar baserriaren bide sarreran bukatzen dira. Baserri txikia da. Dituen lursail bakarrak baserri inguruan ditu. Bertako familia aspalditik da baserriaren jabe.
1663an, Zubietan gertatutako auzi batean, auzotasunik ez zuten baserri batzuei ukatu egin zieten Komunitateko larreetan abereek bazkatzeko eskubidea. Zubietarren errekurtsoetan Aginagako “Yrigoiencho” baserria aipatu zen beste batzuen artean. Honek ba omen zuen Aginagako Komunitatearen larreen gain eskubide hori: “…y otros que no tienen vecindad en el y pastos comunes y sin emvargo los ganados de ellos gozan de los pastos comunnes de la misma manera que los demas vezinos…”.
Luis Murugarren historialariak 1832an “Irigoincho Viejo” izeneko etxea aipatzen du.
Pagola-Alkorta familia bizi da bertan. Etxeko birraitona Manuel Pagola zen, eta honen semea Ignazio Pagola Irigointxozarren jaioa zen. Ignazioren emaztea Perretzeneko Maria Azpiroz zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Victoriano, Manuel eta Isabel. Victoriano maiorazkoa gelditu zen etxean. Luziana Alkortarekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. 12 buru izaten ziren etxe honetan, eta gaur ere sei larre-behirekin jarraitzen dute.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira: Nikolas Balerdi “Txortxi” (Urdairaaundi). Joxeanton Zubeldia (Iarbebekoa).Praxku Bidasoro (Eguzkitza).Joxe Salsamendi (Arburu). Inazio Arrillaga (Gomentzanetxiki). Esteban Bengoetxea (Aintziazar). Joxe Arrillaga (Gomentzanetxiki).Antonio Zaldua (Sariaaundi). Esteban Zubeldia (Iarbebekoa). Bittori Pagola maixtra (Irigointxozar). Joxe Antonio Segurola (Fermiñenea).Joakin Zaldua (Sariaaundi). Joxe Mari Lizaso (Tellegindegi).Manuel Sarasua (Orioko Luxarbekoa).Juan Zubiria (Arrillagatxiki). Pedro Bengoetxea (Aintziazar). Bautista Bengoetxea (Aintziazar). Domingo Segurola (Fermiñenea). Jesus Bidasoro (Eguzkitza). Migel Esnal (Arrillagatxiki). Juan Olasagasti (Aintziberri). Praxku Bengoetxea (Aintziazar).
- 1958,Arrillagaazpi baserriko ataria. Goitik behera eta ezkerretik eskubira:Antonio Aranguren Manterola, Ramona Pagola Kamino, eta Isabel eta Manuel Aranguren.
- 1956, Goitik behera, ezkerretik eskubira:Angela Aranguren, Manuel Aranguren, Isabel Aranguren, Antonio Aranguren Manterola eta Ramona Pagola Kamino.
- 2002. Irigointxozar.
- Irigointxozar.
- 1950 Isabel Pagola Irigointxozarreko alaba, klausurako moja Lasarteko Brijiden komentuan Profesa egiteko ohizko habitua.
- 1950 iraila. Ernioko gurutzea. 1.- Benito Aranburu, (Arpidegi). 2.- Manuel Pagola, (Irigointxozar).
- Mendizorrotz inguruan. 1-. Isabel Pagola. (Irigointxozar). 2-. Manoli Ikuza (Joxelontxonea). 3-. Marisol Otamendi (Perretzenea). 4-. Maria Pilar Alsua (Eizaazpi). 5-. Maria Pilar Bereziartua (Urruzmendi).
- 1949. 1-. Joxepa Alkorta. 2-. Luziana Alkorta Irigointxozarrera ezkondu zen.