Isostegi


Lipuzabal edo Liputzal izeneko erribera zabalaren erdialdean aurkitzen da etxebizitza bakarreko baserri txiki hau (13,20 x 8,20 m). Bi solairu eta ganbara txikia ditu, ukuilua behean, eta sukaldea eta gelak lehen solairuan. Hormak manposteriazkoak ditu eta gutxi landutako egurrezko egitura. Gaur etxea abandonatua eta erdi eroria dago. Isostegi, Itzaorekin batera, XIX. mendearen hasieran egindako etxea da, Orreagako kolejiatarenak izan ziren lurretan. 1808 aurretik luberritu ziren Liputzaleko erriberak, eta ondoren eraiki zen Isostegi baserria.

Kaximira Lizarreta Irastorza Isostegin jaio zen 1923an. Ezpaldiberri edo Pikabeanean egon zen inude, eta han zela ezagutu zuen bere senarra izango zen Karmelo Aizpurua Arruti, jaiotzez zumaiarra. Karmelo haurra zela Aiako Landarbideberrin jaso zuten. Gero, 20 urterekin, morroi etorri zen Aginagako Soroa baserrira. Geroago apopilo egon zen, Isostegira ezkondu zen arte. Karmelok eta Kaximirak zazpi seme-alaba izan zituzten, Manuel, Mari Tere, Ramon, Begoña, Sebastian, Joxe Mari eta Lurdes izenekoak.

Baserriaren lotutako argazkiak: