Itzao Usurbilgo dermioaren mendebalean aurkitzen da, Oria ibaiaren erribera lauetan. Usurbilgo baserririk isolatuena eta herrigunetik urrutien daudenetakoa da, eta eragozpen handienak izan dituena bertara heltzeko.
XIX. mendearen hasieran egindako baserria da. 1808an, Usurbilgo San Salbatoreko erretorea zenak esaten du Orreagako Kolejiatarena zen “Izaoa”ko ihitza luberritu zela. Honela, lurren langintzarekin batera, Itzao hiru familiarentzat izateko eraiki zen. Eraikuntza handia da (29,50 x 11,10 m.), bi solairu eta ganbaraduna, harri eta manposteriaz egina. Hiru zati berdinetan zatitua dago, eta etxebizitza bakoitzari solairuko 100 m2 dagozkio. Gaur, Itzao abandonatua dago, erriberetan larrean ibiltzen diren behien borda edo txabola bihurtua.
Itzaon hiru familia bizi ziren lehen. Batetik, Alkorta-Etxeberria sendia: Pedro Alkortaren semea Juan Alkorta deitzen zen, eta honen emaztea Orioko Errezabalgo Maria Etxeberria zen. Bost seme-alaba zituzten. Baserriaren hegoaldeko zatian bizi ziren. Bestalde, erdiko etxebizitzan, Urdangarin-Oliden familia bizi zen, Antonio Urdangarin eta Iñaxi Oliden emaztea. Azkenik, iparraldeko zatian Joxe Goikoetxea orendaindarra bizi zen. Bere seme Patxi Goikoetxeak emaztea, Enkarni Oliden, oriotarra zuen, ibaiaren beste aldekoa, Salmaristikoa alegia, eta erdiko etxebizitzan bizi zen Iñaxi Olidenen ahizpa. Zortzi seme-alaba zituzten. Beraz, jende asko bizi zen Itzaon. 1954an, Pello Goikoetxea Oliden soldaduskara joan zenean, Itzaon 31 lagun bizi ziren guztira. Lehenago, are gehiago ziren baserri honetan bizitakoak, 40 lagunetik gora. 1973 inguruan, bertan bizi ziren hiru familiek -bederatzi lagun- betirako utzi zuten Itzao.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1960. Ezker eskubi: Mari Karmen Bereziartua (Urruzmendi). Miren Goikoetxea (Itzao). Bixenta Manterola (Urruzmendi). Rosa Goikoetxea (Itzao). Maria Pilar Bereziartua (Urruzmendi). Maria isabel Bereziartua (Urruzmendi).
- Kalezareko koadrila: sokatira eta aizkolariak. 1-.Dionisio Makazaga. 2-. Angel Matxain (Eskribaenea). 3-. Joxe Goikoetxea (Itzao). 4.- Juan Apaolaza (Azpietxe). 5-. Inaxio Unanue “Ringoâ€. 6-. Joxe Ramon Sarasola (Andrenagusi). 7.- Juan Makazaga (Buenabista). 8-. Juan Joxe Kamino. 9.- Ramon Unanue. 10.- Angel Matxain (Olarri). 11.- Joxe Tolosa (Udal langilea). 12.- Felipe Aierbe (Batxillerenea). 13.- Joxe Martija. 14.- Donato Makazaga (Kontseju). 15.- Pedro Mari Matxain (Eskribaenea). 16.- Pako Makazaga (Buenabista). 17.- Joxe Luis Ibarguren (Saizar). 18.- Joxe Sarasua (Errebaltxiki). 19.- Pako Alkorta (Arponaritxiki).
- 1960. Urdaiagako Erroizpe elkartea. 1-. Urdangarin (Itzao). 2-. Batista Zumeta (Simoneneberri). 3-. Paulo Gorriti (Atxegazar). 4-. Dionisio Portu (Txanka). 5-. Manuel Aizpurua (Txokoalde). 6-.Angel Añorga (Saltxipi). 7-. Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 8-. Joxe Mari Iribar (Ilunbe).
- Urdaiagatarrak Ernio mendian. 1.- Enkarnaxio Urdangarin (Itzao). 2.- Juanita Zumeta (Orioko Salmaristi). 3.- Mari Karmen Urdanpilleta (Etxealai). 4.- Milagros Pagola (Zabalea). 5.- Maria Jesus Iturralde (Gilisastitxiki). 6.- Maria Dolores Zubeldia (Oabea). 7.- Roberto Segurola (Berraiartzagoiena). 8.- Pako Arrospide (Urtinea).
- 2001. Itzao.
- 2001. Itzao.
- 1951. Patxi Urdangarin Oliden, soldadutzan (Itzao).
- 1954. Frantzisko Goikoetxea Arrieta eta Enkarni Oliden Bengoetxea senar-emazteak.
- Ezker-eskubi eta goitik-behera. 1964. Itzaoko Goikoetxea Oliden familia: Rosa, Kristina, Pilar, Joxe, Juanita, Miren, Maria, Patxi Goikoetxea Arrieta (aita), Enkarni Oliden Bengoetxea (ama), Pello.
- Ezker-eskubi goitik behera: Joxepa Iribar (Aiako Leioa), Joxepa Iribar (Aiako Anduti), Maria Zumeta Maritxarla (Orioko Salmaristi, Aginagako Gaztelura ezkondu zen), Inmakulada (Aiako Urniola), Anttoni Azkue (Aiako Santioko Amazubierrota) eta Maritxu Urdangarin Oliden (Itzao).
- 1995. Itzao baserria eta erriberak.
- 2001. Itzaoko erriberetako zanpiurako konporta.