Elizaldeko kaskoan aurkitzen da etxe hau, Kale Nagusian, San Salbatore elizatik hurbil, Sutegiberri eta Batxillerrenea edo Barberonea etxeen artean. Seguru asko, XVI. mendean egin zuten, eta eraiki zuen jabearen izena darama, dirudienez. Gaurko eraikuntza XVIII. mendekoa da. Kalitatezko harlanduak ditu aurrealde nagusian.
Lope Martinez de Isastik, 1625ean, “Juan de Unzarena” izeneko oinetxea aipatzen du Usurbilen. Badirudi ospitalea edo ermita ere izana dela. Aspalditik, Saroe jauregia da etxe honen jabe, Antonio Murua alegia, Muruako markesa. Gaur egun, bere oinordekoak dira jabeak.
Juandeuntzeneaundin Atxega sendikoak bizi ziren, dakigunez, XVII. mendetik behintzat. Etxeko alaba zen Pilar Atxegarekin Joxe Domingo Aizpurua Zubietako Etxetxoko semea ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Joxe Manuel, Nazario, Jorge, Genaro eta Markos. Jorge Juandeuntzenea etxean gelditu zen, Merzedes Aristimuño Nafarroako Uitzi herriko alabarekin ezkondua, eta zortzi seme-alaba izan zituzten. Horietako bat gelditu zen etxean: Mariano. Hau Aginagako Lasaoko alaba batekin, Maria Zabalarekin, ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Orain dela gutxi, Mariano hil zen arte, hiru edo lau behi zituzten, baina 2001ean kendu zituzten. Hutsa dago orain, baina gaur, behintzat, Elizaldeko kaskoan irauten duen ukuilu bakarra da.
Juandeuntzenetxikin, Angel Aranburu Lertxundi (bertako semea) eta bere emaztea, Maria Otaegi Gorospe (Zegamako Zuloagako alaba), bizi ziren. Bederatzi seme-alaba hazi zituzten. Ukuiluan behi bat edo bi izaten ziren. Angel kartero eta txistulari izan zen, semeek, berriz, esku soinua eta danborra jotzen zuten. Juandeuntzenetxiki, horregatik, ezagunagoa da Usurbilen Karteruenea izenarekin. 1975 aldean, familia honek etxea utzi, eta orduz geroztik ez da bertan inor bizi.
Juandeuntzenea hauen lurrak elkarren ondoan daude: Atalluko erriberetan, Olarri aldean, baita Aranerrekan ere.
Etxeari izena eman dion Juan de Unza, 1569 eta 1589 bitartean, Usurbilgo herriko eskribau edo idazkaria izan zen. Badirudi bera izan zela etxea egin zuena. 1589an joan egin zen Usurbildik, eta 1594an Felipe IIIa erregearen idazkari izan zen; ondoren, Gorteko maiordomo nagusi, eta 1614tik aurrera, erreginaren zalditegiko kontablea.
1615ean, Maria de Unça San Salbatore parrokiako elizkidea konfirmatu zuten.
1642an, bestalde, bada “Unzarena” izeneko etxearen aipamenik: orduan, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aginduta, bi dukat eman zituen erregearentzat. “Donativo graçiosso” deitzen zen emaitza hura.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1960 ekaina 15. Juandeuntzuneako osaba-ilobak eta Lasaoko anai-arrebak. Ezkerretik eskubira: Nazario Aizpurua, Maria Aizpurua Aristimuño. Joxe Antonio Zabala Aristi eta Maria Zabala Aristi.
- 1960 Orio. 1-. Sebastian Sagardia (Usurbilgo barberua). 2-. Joxe Matxain (Eskribanea). 3-. Iñaxio Urkia (Matistaenea). 4-. Kalezarreko arotza. 5-.Asentxio Iparragirre (Prostuetxe). 6-. Luis Ruiz (Erlojugilea). 7-. Markos Aizpurua (Juandeuntzenea).
- Usurbilgo plaza.“Kintoen†bazkaria: 1-. Markos Aizpurua Atxega. (Juandeuntzenea) 2-. Frantzisko Aranburu (Zubietako apaiza). 3-. Sebastian Sagardia (Usurbilgo barberoa).
- Usurbilgo pilotalekua. 1-.Mariano Aizpurua Aristimuño (Juandeuntzeneaundi). 2- .Joxe Mari Irastorza (Arrillaga). 3-. Iñaxio Aranburu (Juandeuntzeneatxiki). 4- Felipe Aierbe (Zapatarinea). 5-. Joxe Aizpurua Aristimuño (Juandeuntzeneaundi). 6 – .Txomin Korta (Txokolatene).
- 1960. Usurbilgo eliza. Naxario Aizpurua Atxega (Juandeuntzenea) eta Euxebi Zeberio (Barrenetxea).
- 1991. Juandeuntzeneaundi eta Juandeuntzenetxiki.
- 2000. Juandeuntzeneaundi eta Juandeuntzenetxiki.
- Juandeuntzeneaundiko semeak, ezkerretik eskubira: Naxario, Jorge, Genaro eta Markos Aizpurua Atxega.
- Ernio mendia, ezker-eskubi: Markos Aizpurua (Juandeuntzeneaundi), Iñaxio Urkia (Matistanea).
- 1940. Joxe Domingo Aizpurua Arruti.
- 1960. Usurbilgo eliza .Mariano Aizpurua (Juandeuntzeneaundi) eta Maria Zabala (Lasao) ezkon egunean.
- 1939. Ezker-eskubi Maria Josefa eta Rosario Aizpurua Aristimuño ahizpak.
- 1999. Mariano Aizpurua bere bi bilobekin.
- Oilasko biltzaileak Portaleko atarian, Sanjoanetan.Txistularia eta danbolina: 1.- Angel Aranburu Lertxundi (Juandeuntzenetxiki). 2.- Eskusoinua:“Txankarta†(Itziartarra). 3.- Danborra: Iñaxio Aranburu Otegi (Juandeuntzenetxiki). 4-.Antonio Aranzazistroke (Kuatronea). 5-. Juan Mari Lekuona (Txaparrenberri).
- 1949. Kinto bazkaria: 1-. Migel Muguruza (Goikoerrota). 2-. Erramun Isasa (Lugarizko Belartzaerdi). 3-. Martin Goenaga (Zubieta). 4-. Narziso Salsamendi (Arponaritxiki). 5- Patxi Iturriotz (Areta). 6-. Julian Izagirre (Usaskueberri). 7-. Inazio Lizaso (Villa Pakita). 8-. Joxe Mari Lazkano (Santuenea). 9-. Martin Artola (Lugarizko Zuatzu). 10-. Praixku Bengoetxea (Antziazar). 11-. Joxe Migel Maioz (Mapil). 12-. Luis Iribar (Ibaeta). 13-.Joxe Ramon Pagola (Aizperronea) 14-. Mikel Rekondo (Arrueneaberri). 15-. Joxe Sagardia (Tomasenea). 16-. Fernando Aliri (Aliri). 17-.Antonio Orbegozo (Errebaltxiki). 18-. Joxe Mari Aizpuru (Errezildarra). 19-.Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 20-. Segundo Ibargoien (Olarriondozar) 21.- Paulo Castresana. 22.- Joxe Maria Zubiria Aduriz (Arrillagatxiki).
- San Salbatore Parrokiko koroa: 1-.Martzial Goenaga (Erreroanea). 2.- Joxe Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 3.- . Migel Zugasti (Patronanea). 4.- Joxe Ramon Aizpurua (Portalea). 5.- Inaxio Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 6.- Antonio Mujika (Ezpaletxe). 7.- Teodoro Aranburu (Juandeuntzenetxiki). 8.- Joxe Migel Larrañaga (Usurbil).
- 1950. Erroizpe elkarteko ataria: 1.- Eustakio Kamino (Portu). 2.- Ignacio Aranzadi. 3.- Angel Aranburu “Txokorro†(Juandeuntzenetxiki). 4.- Antonio Pagola (Erramusenea). 5.- Jose Mari Iribar (Igartzazabal). 6.- Esteban Illarramendi (Sutegizar). 7.- Pablo Gorriti (Atxegazar). 8.- Angel Añorga (Saltxipi). 9.- Agustin Illarramendi Sutegizar (zinegotzi 1967-1969, alkate 1969-1977). 10.- Nikolas Zubeldia (Oabea). 11.- Gregorio Labaka (Karatxea). 12.- Eustakio Aizpurua (Zabalea). 13.- Joxe Izagirre. 14.- Praxku Galparsoro “Pattoâ€, Usurbilgo alkatea (zinegotzi 1936-1948, alkate 1949-1963). 15.- Joxe Iribar. 16.- Ixidro Maeztu. I7.- Migel Muguruza (Goikoerrota). 18.- Pedro Añorga. 19.- Joxe Mari Kamino (Portu). 20.- Joxe Kamino (Portu). 21.- Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 22.- Francisco Labaka. 23.- Jexus Urdanpilleta. 24.- Joxe Murua. 25.- Patxiku Agirre (Galardiazpikoa). 26.- Joxe Antonio Labaka (Urdaiaga Jauregia). 27.- Nikolas Izeta. 28.- Joxe Mari Urdangarin. 29.- Txomin Ibarguren (Irigoindegi). 30.- Ramon Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 31.- Joxe Iturralde (Gilisastitxiki). 32.- Joxe Portu (Txanka). 33.- Pako Portu (Txanka). 34.- Ignazio Labaka (Karatxea). 35.- Joakin Portu (Txanka). 36.- Antonio Urdangarin (Portuberri). 37.- Dionisio Portu (Txanka). 38.- Kandiko Mujika (Etxebeste).
- 1948 inguruan. Elizalden: Ezker-eskubi:Antonio Altuna Agote (Atxeganea).Antonio Etxabe Aranburu (Santuenea). Mariano Aizpurua Ariztimuño (Juandeuntzeneaundi). Felipe Aierbe (Elizalde). Angel Irastorza Elgarreste (Arrillaga, Potxoenea). Ramon Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). Imanol Larrañaga (Elizalde). Bixente Muguruza Zubiria (Goikoerrota).
- 1942. Bigarren jaunartzea edo “Komunio handiaâ€.Atzean: Julian Azpiroz erretorea. 1.- Maria Luisa Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 2.- Maria Luisa Añorga (Arbitza). 3.- Agustina Amigorena (Elizalde). 4.- Pilar Aizpurua (Juandeuntzeneaundi). 5.- Matilde Arruti (Esperantza). 6.- Maria Luisa Etxabe (Santuenea). 7.- Mari Karmen Aginaga (Elizalde). 8.- Teresa Altuna. (Atxeganea).
- 1940. Pilar Atxega eta Joxe Domingo Aizpurua, senar-emazteak. Joxe Domingo Aizpurua, Etxetxoko semea, Juandeuntzeneaundira ezkondu zen Pilar Atxegarekin.