Elizalderen erdigunetik iparraldera dago, Agerreko mendiaren behean, sakan txiki eta lau batean. “Olarriondo Nuevo” izenarekin agertzen da 1864ko “Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa” zerrendetan.
Alzaga sendia bizi da aspalditik baserri honetan. 1920ko erroldan Frantzisko Alzaga eta Juana Uruezabal senar-emazteak agertzen dira. Joxe, Hilaria eta Maria zituzten seme-alabak. Olarriondoberrin bizi ziren. Duela hainbat urte, baserri jarduera utzi zuten bertakoek, izan ere beren lurretan etxe berriak eraiki ziren, eta jatetxe-taberna bat jarri zuten. Alzaga familiak berak eramaten zuen ostatuaren ustiaketa.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Gregori Alzaga Uruazabal.
- Agerreazpiko ama Gregori eta bere seme alabak: 1. Joxe Ramon Unanue Alzaga 14 urterekin hil zen 1931ko apirilaren 26.
- Juan Kruz Unanue Murua (Agerreazpi) eta Gregori Alzaga Uruazabal (Olarriondo Berri).
- Gregori Alzagaren salbakonduktoa. 1936 – 1939 artean behar beharrezkoa zen herritik kanpora ateratzeko.
- 1-. Manuela Roteta Arruti. 2-. Joxe Manuel Unanue Alzaga. 3-. Juan Kruz Unanue Murua. 4-. Gregori Alzaga Uruazabal
- 1984. Olarriondoberri.
- 2002. Olarriondoberri.
- Olarrondoberri baserriko Alzaga Uruazabal sendia: 1-. Dolores (Olarriondozarko Angel Ibargoienekin ezkondu zen). 2-.Joxepa. 3-. Maria (Andrenagusira ezkondu zen). 4-.Hilari. 5-.Joxe Ramon (Olarriondoberriko maiorazko geratu zen). 6-. Gregori (Agerreazpira ezkondu zen).
- 2004 Maiatza. Olarriondoberri.
- Olarriondozarko sendia: 1-.Anjel Ibargoien Maiz eta 2-. Dolores Alzaga Uruazabal beraien seme alabekin.
- Olarriondozarko Ibargoien Alzaga sendia: 1-. Miren. 2-.Konsuelo (Urdaiagako Illunbera ezkondu zen). 3-.Inaxio. 4-. Kalixto. 5-. Xegundo. 6-.Anttoni (Kalezarko Iartzara ezkondu zen). 7-. Lorentxo. 8-. Rafael. 9-. Rufino (Olarriondozarren maiorazkoa izan zen). 10-. Paula. 11-. Dolores Alzaga Uruazabal (Olarriondoberriko alaba). 12-. Juanita. 13-.Angel Ibargoien Maiz (Kalezarko Patronaneako Dolores Alzaga Uruazabalekin ezkondu zen) Olarriondozarren bizi ziren. 14-.Angelita.
- 1945. Karatxeako Labaka Etxeberria familia. 1-. Joxe. 2-. Mari Karmen. 3-. Jesus. 4-. Rosina Etxeberria (ama). 5-. Maitere. 6-. Gregorio Labaka (aita).
- 1925. Frantzisko Labaka. Orendaingoa zen. Usurbila etorri zen morroi. Olarriondoberriko alaba batekin ezkondua, Urdaiaga jauregian jarri zen bizitzen 1922 inguruan.