Portaleza


Txikierditik gora, Itxaskue eta Zelaiaundi alderako bide ertzean aurkitzen zen. Gaur, oraindik horma zaharren aztarnak ageri dira. Portaleza baserria eta bere lursailak Itxaskue baserriko Lizasotarren jabegoa izan dira beti.

Txikierdiko Dolores Bordak kontatzen du, haurra zela nola suak erre zuen Portaleza baserria, San Anton egun bateko arratsaldean, urtarrilaren 17an, baserritarren kofradiaren urteroko San Anton eguneko bazkaria egiten ari zirela Txikierdiko ostatuan. “Han joan ziren gizonak azkar itzaltzera, baina ezer egiterik ez!” esaten du Doloresek. Den-dena erre zen. 1931an izan zen. Ordutik erreta dago.

Portalezan Lizarraga familia bizi zen: senar-emazteak lau seme-alabekin. Manuel Lizarraga zen bertako baserritarra, Josefa deitzen zen emaztea, eta seme-alabak, berriz, Maritxu, Juanita, Agustin eta Pedro Mari. Joxe Lizarraga, Manuelen anaia ere bertan bizi zen. Manuel eta Josefa senar-emazteek baserrian lan egiten zuten. Joxe, ordea, karro egilea zen Donostiako Lugaritz auzoko Zapatarin: Sorrondegi karroegilearekin egiten zuen lan.

Baserriaren lotutako argazkiak: