Santsonenea baserria, Bordatxo mendiaren hegian Urkamendi eta Iarbe baserrien artean dago. Aginagako Goialdeko baserria da. Bertakoek “Txantxonene” deitzen diote. “Samonekoa” omen da izen zaharra.
Baserri txiki apala da, XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran egina seguruena. 1864eko “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” deitutako zerrendan agertzen da “Sansonenea” izenarekin. Udaletxetik, herribide zaharra jarraituta 3100 metrora zegoen.
Ugarte familia bizi da baserri honetan, 1930 inguruan maizter jarri zirenetik. Joxe Joakin Ugarte Esnal Igeldoko Asurrikiko semea eta bere emaztea Sebastiana Zinkunegi Arruti, Igeldoko Baldazarrekoa, etorri ziren bizitzera, mendi honetan bertan dagoen Ezkerrenetik. Hamaika seme-alaba izan zituzten. Etxea 1940 aldean erosi egin zuten. Lehengo jabeak Gernikako Juan Maria Olazabal eta Soledad Altube senar-emazteak ziren. Juan Ugarte gaurko nagusiak kontatzen du bere gurasoak Gernikara errenta pagatzera nola joaten ziren, kapoi parearekin, eta bueltan bakailaoa nola ekartzen zuten.
Etxean maiorazko Juan Ugarte semea gelditu zen. Zazpi edo zortzi behi eta 40 ardi badituzte, eta baserri jardueran jarraitzen dute.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1958. Ezkerretik eskubira: Isidro Ugarte Esnal ,Asurrikikoa (Igeldo), Joxe Frantzisko Bengoetxea Etxeberria (Aintziazarreko semea), Josepa Ugarte Zinkunegi (Santsoneneako alaba) eta Kontxesi Zinkunegi Arruti , Asurrikikoa (Igeldo). Lezoko Sª Kristo elizan ezkonduak.
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - 1948. Benantzia Ugarte Zinkunegi eta Bartolome Atxega Peña. Lezoko Santo Kriston ezkondu ziren.
- 2001. Santsonenea.
- 1920 Igeldoko Baldazarreko Zinkunegi Arruti familia 1-. Maria (Igeldoko Iturrietara ezkondu zen). 2-. Joxe Domingo (Urtetara ezkondu zen). 3-. Joxe Kruz (Baldazarren geratu zen, Benito Zinkunegiren aita). 4-. Joxe Ramon (Antiguara ezkondu zen). 5-. Manuel. 6-.Kontxi (Igeldoko Asurrikira ezkondu zen). 7-. ? 8-. Sebastiana (Aginagako Ezkerrenera ezkondu zen, Axurriko Joxe Joakin Ugarte Esnalekin). 1930 urtean Santsonenera pasa ziren.
- 1950. Joxe Joakin Ugarte Esnal.
- 1950. Sebastiana Zinkunegi Arruti.
- 1953 maiatza 16. Lezoko Sº Kristo basilika: 1-. Domingo Galarraga (Zubietako Amirigoia). 2-. Juan Ugarte (Santsonenea). 3-. Joxe Joakin Ugarte Esnal (Santsonenea). 4-. Sebastiana Ugarte (Santsonenea). 5-. Joxepa Ugarte (Santsonenea). 6-. Saturnina Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 7-. Esteban Fernandez (Sariko ola). 8-. Juan Apaolaza (Hernaniko Txanetenea). 9-. Maria Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 10-. Sebastiana Zinkunegi Arruti (Santsonenea). 11-. Frantzisko Bengoetxea ( Aintziazar). 12-. Benantxi Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 13-.Joxe Agustin Ugarte Zinkunegi (Santsonenea). 14-. Bartolome Atxega (Mutiozabal). 15-. Julian Ugarte Zinkunegi (Santsonenea).