Soroarte


Soroarte etxe txikia kostaldeko trenbide zaharraren ondoan dago, eta Labaka familia bizi da. Labakatarrak Bidanitik etorriak dira. Herri hartatik Aiako Zinkunegizuri baserrira joan ziren bizitzera, eta handik, Agustin Labaka Ibarguren emaztearekin batera, 1970 aldean, Zubietara etorri, eta Soroarte eraiki zuten, Etxeberriaga baserriaren lurretan. Agustinen emaztea Zinkunegizuri baserriko alaba da. Zazpi seme-alabaren gurasoak dira. Soroarten behiak jarri zituzten, lauzpabost buru, eta gaur baserri-jardueran jarraitzen dute. Soroartek lurrik ez duenez, inguruko baserrienak erabiltzen dituzte.

Baserriaren lotutako argazkiak: