Koskollo eta Gorostidiko errekak elkartzen diren lekuan, ibar txiki batean dago Tellegindegi baserria. XIX. mendearen hasieran eraikia dela dirudi. Hala ere, ez da agertzen izen honekin. “Tejeria” izena, berriz agertzen da 1864an “Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa” delako zerrendan. Ziurta daiteke aipatutako “Tejeria” hori teila lantegi bat zela, eta geroago baserriak ordezkatu zuela. Gaur, ez dago teileri zahar hartako labearen aztarnarik.
Lehen, Tellegindegiko jabea Manuel Rezola Laporte zen, eta berea zuen Arburu baserria ere. Ondorengoek saldu zieten baserria bertakoei, 1961 aldean.
Manuel Rezola Laporte ia 1.000 langile izan zituen Donostiako “Lizarriturry y Rezola” jaboi fabrikako jabea izan zen. Dirudienez, gurasoak Tellegindegikoak zituen, beharbada, lehen hemen izan zen teileria edo teila lantegiko jabeak izan zirenak. Tellegindegi baserrian Lizaso-Etxeberria familia maizterra bizi zen.
Joxe Lizaso Salsamendi etxeko semea 1918an jaio zen Tellegindegin. Trinidad Etxeberria Maiozekin ezkondu zen, 1947an, Lezoko Santo Kriston basilikan. Trinidad Orioko Lizargarate baserriko alaba da. Joxe eta Trinidadek Lizargarateko erromeria edo “bilera”n ezagutu zuten elkar. Bost seme-alaba izan zituzten. Joxe 1961ean hil zen, eta Trinidad ezkondu egin zen berriro, oraingoan Aiako Goikoetxe baserriko Joxe Alkorta Sarasuarekin. Ez zuten haur gehiago izan. Gaur, baserrian jarraitzen dute lanean, 20 bat buru dituzte, larre-behiak eta txahalak, bazterrak garbi mantentzeko.
Trinidadek dioenez, Tellegindegi oso bazter lasaia zen, izan ere, ez egunez eta ez gauez ez zen inongo soinurik ez zaratarik: oihu egin mendi bazterretatik eta instantean Tellegindegin entzuten zen. 1972an, zoritxarreko autobidea egin zutenean bukatu zen lasaitasuna bazter polit honetan.
Baserri honetakoek lehen Sariako olako fabrikan egiten zuten lan. Sariako ola aldera abereekin jaisteko izan dute joera, baina Trinidad etxekoandreak kontatzen duenez, lehen etxekoak abereekin Donostiaraino joaten omen ziren Igeldon barrena.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- Baserritar Kofradi bilera Ezpaldiberrin: 1-. Joakin Zaldua (Sariaaundi). 2-. Juan Zubiria (Arrillaga). 3-.Antonio Arrillaga (Gomentzanetxiki). 4-. Remigio Salsamendi (Arburu). 5-.Karmelo Aizpurua (Isostegi). 6-.Illunbeko semea. 7-. Joxe Lizaso (Tellegindegi).
- 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira:1-.Asentxi Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Juana Jesusa Segurola (Fermiñenea). Manuela Beldarrain (Lusarbekoa eta Gorostin bizitua).
Benantxi Ugarte (Santsonenea). Sebastiana Ugarte (Santsonenea). Bitoriana Pagola maixtra (Irigointxozar). Angela Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Dolox Bengoetxea (Aintziazar). Maria Esnal (Arrillagatxiki). Josefa Olasagasti (Aintziberri).
2-.Maria Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza ).Antonia Lizaso (Tellegindegi). Kandelaria Esnal (Arrillagatxiki).Juanita Azkonobieta(Urdairatxiki).Luisa Alkorta (Iarbegoikoa). Maria Balerdi (Urdairaaundi). Felisa Lizaso Olasagasti (Dranbanea). Benantxi Bengoetxea (Aintziazar). Pantxika Salsamendi (Arburu). Feliziana Segurola (Fermiñenea).Josefa Alkorta (Iarbegoikoa). Luziana Alkorta (Iarbegoikoa).
Eserita: Josefa Kruz Zubeldia (Iarbebekoa). Antonia Balerdi (Lasarte bertsolariaren ama, Urdairaaundi). Kontxexi Ugarte (Santsonenea). Juakina Olasagasti (Aintziberri). Modesta Lizaso (Dranbanea). Josefa Segurola (Fermiñenea). Bizenta Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Manuela Bidasoro Atorrasagasti (Eguzkitza). Mari Kruz Segurola (Fermiñenea). Isabel Aranguren (Aldapa-Arrillagaazpi). Josefa Bengoetxea (Aintziazar). - 1934.Arburuko baserri atarian:Goitik behera eta ezkerretik eskubira: Nikolas Balerdi “Txortxi” (Urdairaaundi). Joxeanton Zubeldia (Iarbebekoa).Praxku Bidasoro (Eguzkitza).Joxe Salsamendi (Arburu). Inazio Arrillaga (Gomentzanetxiki). Esteban Bengoetxea (Aintziazar). Joxe Arrillaga (Gomentzanetxiki).Antonio Zaldua (Sariaaundi). Esteban Zubeldia (Iarbebekoa). Bittori Pagola maixtra (Irigointxozar). Joxe Antonio Segurola (Fermiñenea).Joakin Zaldua (Sariaaundi). Joxe Mari Lizaso (Tellegindegi).Manuel Sarasua (Orioko Luxarbekoa).Juan Zubiria (Arrillagatxiki). Pedro Bengoetxea (Aintziazar). Bautista Bengoetxea (Aintziazar). Domingo Segurola (Fermiñenea). Jesus Bidasoro (Eguzkitza). Migel Esnal (Arrillagatxiki). Juan Olasagasti (Aintziberri). Praxku Bengoetxea (Aintziazar).
- 1940 abuztua. Lezoko Santo Kristo basilika Josefa Ignazia Lizaso Salsamendi eta Remigio Salsamendi Goikoetxea, ezkontza.
- 1975 1-. Ignazio Lizaso (Telleindegi), 2-.Damaso Lizaso (Gazteluerrotakoa, Telleindegin jaioa), 3-.Agustina Zabala (Itziartarra Damason emaztea), 4-.Trini Etxeberria Maioz (Lizargaratekoa,Tellegindegiko etxekoandrea). 5-. Joxe Lizaso, Trinin senarra. 6-. Mariaren senarra (Oikiakoa kondekua baserrikoa). 7-. Maria Salsamendi (Arrillagaaundi), 8-. Juanita Salsamendi (Arrillagaaundi). 9-. Juanitaren senarra (Oikiakoa).
- 1976.Arrillagaaundiko Salsamendi Lizaso sendia. Ezkerretik eskubira: Gabino, Maritxu, Damaso, Remigio Salsamendi (aita), Luix Mari, Dolox, Joxepa Iñaxi Lizaso Salsamendi (ama), Klotilde, Iñaxio, Tomas eta Juanita.
- 1953 Iraila. Ernioko erromeria. 1.- Joxe Mari Kalegain (Tellegindegi), 2.- Joxe Unsain (Gorostidi) 3.- Antonio Unsain (Gorosti), hiru neska lagunekin.
- Tellegindegi.
- Tellegindegi.
- 1936. Joxepa Jaurrieta (Gorostidira etorri zen neskame Goierritik). Ebaristo Lizaso (Tellegindegiko semea, 1936ko gerran eraman zuten eta desagertu egin zen). Urtea pasa ondoren Joxepa Zubietako Barrenetxegoikora ezkondu zen.
- Maria Salsamendi (Arburuko alaba).Tellegindegira ezkondu zen Martin Lizasorekin.
- 1975 Tellegindegi. Trini Etxeberria Maioz (Tellegindegiko etxekoandrea).Etxeko mandoarekin Sariako olara jeisten zen.
- 2001 azaroa.Tellegindegi.
- Ebaristo Lizaso (Tellegindegi). Solteroa zen eta baserrian bizitu zen beti 1962 urtean hil zen arte.
- 1952 Iraila. Zelatun (Errezil). 1 eta 2 :Eugenia eta Benita Balerdi Segurola (Barramuno). 3-. Maria Unsain (Gorostidi). 4 eta 5 : Joxe eta Antonio Unsain (Gorostidi). 6-. Jose Mari Kalegain (Tellegindegi).
- 1955. Jose Lizaso Salsamendi (Tellegindegi).