Kalezarreko kaskoan dago, Belmonte kalean, hegoaldeko portal zaharretik sartuta, ezkerretara, etxe errenkadaren erdi parean. Zenbait dokumentutan Txopereneatxiki deitzen zaio etxe honi, herritarrek berriz, Sarienea eta “Aixarna” ere deitzen diote, batez ere adineko pertsonen artean, Joxe Mari Irureta, hemengo aitona, Aizarna herrikoa zelako.
Joxe Mari Iruretak, Usurbilen ezkonduta, zazpi seme-alaba izan zituen: Donato, Joxe, Angel, Pedro, Manuel, Maria eta Segunda. Joxe semea Sarienera ezkondu zen. Bittori Alzugarai zuen andrea, eta hiru alaba eta seme bat izan zituzten. Gaur, Santos semea bizi da bertan, soltero. Maria, Kontzeju edo Makatzaganera ezkondu zen, eta Segunda berriz, Enbillenera. Bost behi eta idi parea zeuzkaten etxe honetan, orain dela 25 urte kendu zituzten arte.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1941 Usurbil.1-. Kristina Bengoetxea (Egiluzeaundi). 2-. Iñaxio Artola (Ibaetako Errotaberri). 3-. Maria Otegi (Egiluzeaundiko etxekoandrea). 4-. Mateo Bengoetxea (Egiluzeaundi). 5-. Julian Azpiroz (Usurbilgo erretorea). 6-. Sebastian Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 7-. Benantxi Bengoetxea (Egiluzeaundi). 8-. Domingo Erkizia (Ibaetako Urreztiazpi). 9-.Angel Irureta (Txoperenatxiki). 10-. Esteban Bengoetxea (Egiluzeaundiko nagusia). 11-.Anttoni Bengoetxea (Egiluzeaundi)- 12-. Manuel Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 13-. Lorentxa Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 14-. Pedro Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 15-. Joxepa Esnaola (Lugarizko Lukainkategi). 16-. Juanita Esnaola (Lugarizko Lukainkategi).
- Enbilleneko nagusi eta etxekoandrea: Pedro Zabala eta Segunda Irureta.
- 1984. Txopereneatxiki.
- 2003.Txopereneatxiki.