Kalezarreko erdigunetik hurbil, iparraldera, Kaleberrira doan bidearen ondoan dago. Antzinako oinetxea da. Ziurtatu ezin dugun arren, XIV. mendean Usurbilgo hiribildua sortu zenean, hiri berri hartako sortzaileen artean egongo zen, beraz, Usurbilgo etxe herri-sortzaileetako bat litzateke. Gaurko baserriaren eraikuntza XVIII. mendekoa da. Geroago berreraikia izan zen. Etxearen hego-ekialdeko aurrealde edo fatxada aipagarria izan ezik, ez du mantentzen jatorrizko egitura zaharrik.
Ugarte izenaren lehenengo aipamena Lope Martinez de Isastirena da, 1625ean aipatzen baitu Elizalden dagoen Ugarte oinetxea.
1642an Ugarte etxeak Gipuzkoako Batzar Nagusiek aginduta, “donativo graçiosso” deitzen zioten zerga edo diru emaitza gisa, bi dukat eman zituen erregearentzat.
Luis Murugarren historialariak ere, Ugarteren beste aipamen bat egiten du, 1644an.
XVIII mendearen erdialdean errementaldegi bat zegoen etxe honetan.
Joxe Domingo Etxeberria-Berreiarza, 1847an jaioa, zen antzinako nagusia. Nikanor Etxeberria-Berreiarza semeak, Luzia Larramendi Andoaingo alaba (Manuel Larramendi, idazle handiaren familiakoa) izan zuen emazte. Zazpi seme-alaba izan zituzten. Maiorazko Nikanor gelditu zen Ugarten. Nikanor Etxeberria-Berreiarza, Maria Zaldua Urdanpilletarekin ezkondu zen. Zubietako Lertxundiko alaba zen Maria. Zazpi seme hazi zituzten Ugarte baserri ederrean. Maiorazkoaren usadioa segituz, Ramon gelditu zen baserriari jarraipena emateko. Ramon, Amantxi Maioz Illarramendirekin ezkondu zen. Aginagako Soroako alaba da Amantxi, eta zazpi seme-alabaren ama. Maria Jesus alaba bizi da gaur Ugarten.
Ugarte oso baserri oparoa izan zen 1950-1960 hamarkadan. 12-14 buru baziren etxe honetan, idi parea ere bai. 30 urte badira Ugartetik behiak kendu zituztela. Gainera, morroia eta neskamea izaten zituzten, etxeko haurrak txikiak ziren bitartean. Etxe honetan bizitu zen morroi Modesto Zabala, Enbilleneko semea, 19 urte zituenetik 82 urterekin baserri honetan bertan hil zen arte.
Ugarte baserriaren zati bat nagusiek maizterrei alokatzen zieten errentan. Honela bizitu zen Ugarten Aranerreka baserritik etorri zen Maiz familia.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1958 Ugarte. 1 eta 2 Errazti anaiak (Zestoakoak). 3-. Julian Azpiroz, Usurbilgo erretorea.
- 1958. Ugarte. 1-.Tomas Sarasua (Eguzkitza nagusia eta Herriko jueza). 2-.Modesto Zabala (Enbilleneko semea).
- Modesto eta Pedro Joxe Zabala Etxeberria anaiak. Pedro Joxe zen Enbilleneko nagusia Modesto berriz, Ugarten morroi zegoen.
- 2001. Ugarte.
- Joxe Antonio Berreiarza Larramendi: apaiza Ugarteko semea.
- 1958. Puntopaxetik kalezar bidea. 1-.Joxe Olazabal Iribar eta 2-. bere ama Frantziska Iribar. 3-.Maria Zaldua (Ugarteko etxekoandrea).
- Nikanor Etxeberria-Berreiarza.
- 1958. 1-.Maria Berreiarza (Ugarteko alaba).
- 1979. Santixabeletako, oilasko biltzaileak Ugarteko upategian. Ezker-eskubi: Nati Etxeberria-Berreiartza,Txomin Goenaga Etxeberria, Pedro Maioz Etxeberrie-Berreiartza, Iñaki Zugasti Olazabal.
- 1996. Ugarteko bi ardatzeko dolarea.
- 1958. Julia Etxeberria-Berreiarza eta Joxe Olazabal Iribar ezkon egunean.
- 1958. 1-. Modesto Zabala (Ugarteko morroia). 2-. Maria Berreiartza (Ugarte).
- 1958. 1-. Pedro Mari Maioz (Aginagako Soroakoa). 2-. Martzelino Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 3-. Julian Azpiroz (Erretorea). 4 eta 5-. Julia eta Ramon Berreiarza (Ugarte).
- 1958. Etxeberria-Berreiarza sendia: 1-. Nati. 2-. Maria Luisa. 3-. Ramon. 4-.Juli. 5-. Maria Sokorro. 6-.Luzia. 7-.Maria Zaldua (ama).
- 1958. 1-.Antonio Madariaga (Bizkaiako Berriatukoa). 2-. Joxe Manuel Maiz (Ugarteko maizterra). 3-. Pedro Mari Maioz ( Aginagako Sorokoa).
- 1950. Erroizpe elkarteko ataria: 1.- Eustakio Kamino (Portu). 2.- Ignacio Aranzadi. 3.- Angel Aranburu “Txokorro†(Juandeuntzenetxiki). 4.- Antonio Pagola (Erramusenea). 5.- Jose Mari Iribar (Igartzazabal). 6.- Esteban Illarramendi (Sutegizar). 7.- Pablo Gorriti (Atxegazar). 8.- Angel Añorga (Saltxipi). 9.- Agustin Illarramendi Sutegizar (zinegotzi 1967-1969, alkate 1969-1977). 10.- Nikolas Zubeldia (Oabea). 11.- Gregorio Labaka (Karatxea). 12.- Eustakio Aizpurua (Zabalea). 13.- Joxe Izagirre. 14.- Praxku Galparsoro “Pattoâ€, Usurbilgo alkatea (zinegotzi 1936-1948, alkate 1949-1963). 15.- Joxe Iribar. 16.- Ixidro Maeztu. I7.- Migel Muguruza (Goikoerrota). 18.- Pedro Añorga. 19.- Joxe Mari Kamino (Portu). 20.- Joxe Kamino (Portu). 21.- Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 22.- Francisco Labaka. 23.- Jexus Urdanpilleta. 24.- Joxe Murua. 25.- Patxiku Agirre (Galardiazpikoa). 26.- Joxe Antonio Labaka (Urdaiaga Jauregia). 27.- Nikolas Izeta. 28.- Joxe Mari Urdangarin. 29.- Txomin Ibarguren (Irigoindegi). 30.- Ramon Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 31.- Joxe Iturralde (Gilisastitxiki). 32.- Joxe Portu (Txanka). 33.- Pako Portu (Txanka). 34.- Ignazio Labaka (Karatxea). 35.- Joakin Portu (Txanka). 36.- Antonio Urdangarin (Portuberri). 37.- Dionisio Portu (Txanka). 38.- Kandiko Mujika (Etxebeste).
- 1948 inguruan. Elizalden: Ezker-eskubi:Antonio Altuna Agote (Atxeganea).Antonio Etxabe Aranburu (Santuenea). Mariano Aizpurua Ariztimuño (Juandeuntzeneaundi). Felipe Aierbe (Elizalde). Angel Irastorza Elgarreste (Arrillaga, Potxoenea). Ramon Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). Imanol Larrañaga (Elizalde). Bixente Muguruza Zubiria (Goikoerrota).
- 1942. Bigarren jaunartzea edo “Komunio handiaâ€.Atzean: Julian Azpiroz erretorea. 1.- Maria Luisa Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 2.- Maria Luisa Añorga (Arbitza). 3.- Agustina Amigorena (Elizalde). 4.- Pilar Aizpurua (Juandeuntzeneaundi). 5.- Matilde Arruti (Esperantza). 6.- Maria Luisa Etxabe (Santuenea). 7.- Mari Karmen Aginaga (Elizalde). 8.- Teresa Altuna. (Atxeganea).