Usaskue baserrien eta Buenabistaren artean zegoen, Gaztelu edo Gaztelutxo deitzen den gainean.
Ugarte baserriaren barruti batean egin zen seguru asko, XIX. mendearen bukaeran. 1905eko planoetan agertzen da marraztua.
Jesus Zaldua Urdanpilleta Zubietako Lertxundiko semea, Petritzako alaba Terexa Urdanpilleta Aristimuñorekin ezkondu zen, eta Ugartetxikin bizitzen jarri. Garai hartan, Ugartetxikiren jabeak Nikanor Etxeberria-Berreiarza eta bere emaztea Maria Zaldua ziren. Hain zuzen ere, Jesus Zaldua, Maria Ugarteko etxekoandrearen anaia eta Nikanorren koinatua zen. Jesus eta Terexak bi alaba izan zituzten. Julia eta Maria Dolores. Jesus hil zenean, Teresa alarguna bere bi alabekin sortetxera, hau da, Lertxundira itzuli zen. Ugartetxiki abandonatua gelditu zen orduan. Aspaldi erori zen; gaur, horma zati txiki bat gelditzen da baserri txiki honen testigantza gisa.
Baserriaren lotutako argazkiak: