San Esteban elizatik mendebalera aurkitzen da Urdaiaga jauregia. Eraikuntza ederra da: planta errektangularreko hiru solairuko etxea. Jentilek egina dela zioten zaharrek, eta gaur oraindik horixe sinisten dute hain zahar ez direnek ere. 20,50 x 11 metro dira luze-zabalera neurriak, hareharrizko harlanduaz eginak daude bere lau horma sendoak, 1,10 metroko lodierakoak. Oso leiho gutxi ditu, eta txikiak gainera. Iparraldeko fatxadan bigarren solairuan dagoen leiho trilobulatu bat nabarmentzen da. Etxearen zurajea zortzi haberen gainean eutsita dago. Hormak XV. mendearen bukaeran eginak izan ziren, baina barruko egiturak galdu egin zituen, beharbada sute edo suntsitze batengatik. Gaur duen zurezko egitura XIX. mendekoa da. Ondasun kultural gisa kalifikatzeko hasierako txostena egina dauka.
Luis Murugarren historialariak, Martinez de Isasti aipatuz, inguruotako jauntxo boteretsuena Atxega zela dio; eta Atxega bera, Aliri, Aizpurua eta Asteasuain etxeekin batera, Usurbilgo leinu nagusiak zirela. Garai hartan, Juan Ochoa de Urdayaga oinetxe honetako jaunak, aipatutakoen pareko izatea lortu zuen. XV. mendean Urdaiagako jaunak 140 gizon bildu zituen Atxegako jauntxoari aurre egiteko.
Etxe honen izenaren hainbat erreferentzia historiko daude: Miguel Martinez de Urdayaga 1413an agertzen da lekuko gisa, Martin Gonzalez de Achegak, Irurubietako jaunak egin zuen testamentuan. 1456an, berriz agertzen da Miguel Martinez de Urdayaga: arbitro eta epaile izan zen Donostia eta Errenteriaren arteko muga eztabaidetan. 1547an, berriz, Antonio Ortiz de Vitoria y Leguizamon Urdaiaga Jauregiko jabea zela badakigu. 1566an, Baltasar de Urdayaga, Urdaiaga auzuneko “Zaldundegi” izeneko etxean bizi omen zen. Donostian auzotasuna zuen. Baliteke, jauregi hau bera izatea “zaldunen” etxe hori.
Lope Martinez de Isasti historialariaren arabera, Guevara deitutako jaun batek egin zuen etxea. 1625ean Juan de Idiaquezen ondorengoak ziren jabeak. Martin de Idiaquez izena aipatzen du, seguru asko Juanen semea. Honela dio Martinez de Isastik 1625ean: “Entre otras casas principales de esta villa una es Urdayaga Jauregui de estraña grandeza, fuerte y antigua, que la fundo el pagador Guevara, y ahora la poseen los herederos de Don Juan de Idiaquez”.
1642an, “donativo graçiosso” deitzen zen zerga moduan, Urdaiaga jauregiak eta bereak ziren beste baserriek 15 dukat eman zituzten erregearentzat. Atxega jauregiak jarri zuen gehiena, 30 dukat, eta ondoren, Urdaiaga jauregiak. Usurbilen bi dukat, bakarra edo erdia eman zuten gehienek.
Martin de Zavala Idiaquez zen Atxegako nagusia, baita garai horretan Urdaiaga jauregikoa ere, Alonso de Idiaquezen, bere aurretik Atxegako jauna izandakoaren lokarritik zetorkiolako.
1674an, Ignacio de Soroa kapitaina zen Urdaiagako jauregiko jabea. 1689an sortu zuen lokarrian agertzen da: “La cassa solar y Palacio de Urdaiaga Jaureguia sitta en jurisdicion dela dha Villa con su herreria maior (Goikoerrota) y molino farinero (Txanka) que yo he fabricado…”. Urdaiaga jauregiak bazuen portua ere, Errekazarreko urak Oria ibaira elkartzen diren lekuan. Gaur Karatxea eta Sutegizar etxeak aurkitzen diren lekuan.
Urdaiaga jauregian (Urda eta Urdaga ere esaten zaio) maizterrak bizi izan dira aspalditik. Badirudi XIX. mendearen bukaeran, 1890ean zehazki, Iribar Bengoetxea familia bizi zela. Joxe Ignazio Iribar Sarasola zen aitaren izena. Geroago, 1920 aldean, Frantzisko Roteta Lertxundi Aiako Elkanoko Aranburuazpi baserritik etorri zen Saltxipira morroi. Urdaiaga jauregiko Frantzisko Labakaren alaba zen Maria Julia Labaka Alzagarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba eduki: Joxepa Inaxi eta Fermin. Azken hau gelditu zen baserrian bizitzen. Fermin 1954an, Teresa Altuna Atxeganeko alabarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba dituzte. Teresak dioenez, “baserri lana beti eraman izan dugu aurrera; lehen zortzi edo hamar behi genituen, gaur berriz, ardi batzuk, ahuntzak, zaldia eta oilo batzuk ditugu, barazkiak, esnea… Ni joaten nintzen udaran, tratuarekin, Donostiako Bretxara. Astoa eta karroarekin Galardiko parera joan, Zumaiatik etortzen zen autobusean sartu eta Donostiara saltzera. Piperra, babarruna eta halakoak eramaten nituen, beti garaikoak, eta geroago, tomatea. Hau lehen ez zen landatzen, eta ‘kastillanuen jana’ kontsideratzen zen”.
Urdaiaga jauregia Frantzisko Labakak, Maria Juliaren aitak alegia, erosi zion Saroe jauregiko ondorengoa zen Maria del Pilar Zappino y Barcaizteguiri, 1932 inguruan.
Baserriaren lotutako argazkiak:
- 1920. Maria Labaka Alzaga eta Joxe Maiz Irazusta senar-emazteak.
- 1950. Erroizpe elkarteko ataria: 1.- Eustakio Kamino (Portu). 2.- Ignacio Aranzadi. 3.- Angel Aranburu “Txokorro†(Juandeuntzenetxiki). 4.- Antonio Pagola (Erramusenea). 5.- Jose Mari Iribar (Igartzazabal). 6.- Esteban Illarramendi (Sutegizar). 7.- Pablo Gorriti (Atxegazar). 8.- Angel Añorga (Saltxipi). 9.- Agustin Illarramendi Sutegizar (zinegotzi 1967-1969, alkate 1969-1977). 10.- Nikolas Zubeldia (Oabea). 11.- Gregorio Labaka (Karatxea). 12.- Eustakio Aizpurua (Zabalea). 13.- Joxe Izagirre. 14.- Praxku Galparsoro “Pattoâ€, Usurbilgo alkatea (zinegotzi 1936-1948, alkate 1949-1963). 15.- Joxe Iribar. 16.- Ixidro Maeztu. I7.- Migel Muguruza (Goikoerrota). 18.- Pedro Añorga. 19.- Joxe Mari Kamino (Portu). 20.- Joxe Kamino (Portu). 21.- Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 22.- Francisco Labaka. 23.- Jexus Urdanpilleta. 24.- Joxe Murua. 25.- Patxiku Agirre (Galardiazpikoa). 26.- Joxe Antonio Labaka (Urdaiaga Jauregia). 27.- Nikolas Izeta. 28.- Joxe Mari Urdangarin. 29.- Txomin Ibarguren (Irigoindegi). 30.- Ramon Etxeberria-Berreiarza (Ugarte). 31.- Joxe Iturralde (Gilisastitxiki). 32.- Joxe Portu (Txanka). 33.- Pako Portu (Txanka). 34.- Ignazio Labaka (Karatxea). 35.- Joakin Portu (Txanka). 36.- Antonio Urdangarin (Portuberri). 37.- Dionisio Portu (Txanka). 38.- Kandiko Mujika (Etxebeste).
- Urdaiagako Erroizpe elkartea. 1.- Joxe Iribar “Artzaya†(Igartzazabal) 2.- Borda (Txikierdi). 3.- Joxe Portu (Txanka) 4.- Joxe Antonio Labaka (Urdaiaga jauregia) 5.- Joxe Mari Roteta (Urdaiaga jauregia). 6.- Joakin Portu (Txanka).
- 1960. Urdaiagako Erroizpe elkartea. 1-. Urdangarin (Itzao). 2-. Batista Zumeta (Simoneneberri). 3-. Paulo Gorriti (Atxegazar). 4-. Dionisio Portu (Txanka). 5-. Manuel Aizpurua (Txokoalde). 6-.Angel Añorga (Saltxipi). 7-. Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 8-. Joxe Mari Iribar (Ilunbe).
- 1-.Antonio Etxabe (Santuenea). 2-. Kandido Mujika (Etxebeste). 3-. Gregorio Labaka (Karatxea). 4-. Joxe Maiz (Tolaretxe, Elizalde). 5-. Joxe Antonio Labaka (Urdaiaga jauregia). 6-.Antonio Altuna (Atxeganea).
- 1976.Astigarragako Olaberrieta behitegia: 1.- Manuel Maiz (Tolaretxe-Gaztañaga). 2.- Joxe Mari Sorrondegi (Lugarizko Zapatari). 3.- Ignazio Orbe (Astigarragako Murgia Jauregia). 4.- Roke Aranbarri (Gipuzkoako “baserritarren sindikatuko“ lehendakaria). 5.- Bizente Orbe (Astigarragako Murgia Jauregia). 6.- Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia).
- 1965. Urdaiagatarrak auzolanean: 1.- Ignazio Labaka (Karatxea). 2.- Joxe Goenaga. 3.- Joxe Mari Kamino (Portu). 4.- Joxe Julian Zubeldia (Oagoia). 5.- Joxe Mari Arrospide (Urtinea). 6.- Fermin Roteta (Urdaiaga Jauregia). 7.- Marzelino Portu (Ostatu). 8.- Joxe Mari Muguruza (Goikoerrota). 9.- Inaxio Lizaso. 10.- Antton Mari Iturralde (Aldatxa). 11.- Joxe Angel Zubeldia (Oabea). 12.- Joxe Luis Iturralde (Gilisastitxiki). 13.- Antonio Etxabe (Santuenea). 14.- Bixente Muguruza. (Goikoerrota). 15.- Santos Iruretagoiena (Gilisastiaundi). 16.- Joxe Iruretagoiena (Gilisastiaundi). 17.- Joxe Iturralde (Aldatxa).
- 1947.Arantzazu. Usurbildar taldea gogo-jardunetan. 1-. Paulo Gorriti (Atxegazar). 2.- Fermin Roteta (Urdaiaga jauregia).
- 1-.Gregorio Roteta (Urdaiaga jauregia). 2.- Luis Mari Begiristain (Simonenezar). 3.- Ana Mari Zumeta (Simoneneberri). 4.- Jesus Labaka (Karetxea). 5.- Milagros Pagola (Zabalea). 6.- Lontxo Urdangarin (Portuberri).
- Urdaiagako Erroizpe elkartea. 1-.Migel Muguruza (Goikoerrota) 2-. Joxe Portu (Txanka). 3.- Joxe Mari Roteta (Urdaiga jauregia). 4.- Joakin Portu (Txanka).
- 2001. Urdaiaga jauregia.
- 1925. Frantzisko Labaka. Orendaingoa zen. Usurbila etorri zen morroi. Olarriondoberriko alaba batekin ezkondua, Urdaiaga jauregian jarri zen bizitzen 1922 inguruan.
- 1935. Joxepa Iñaxi Roteta Labaka. (Urdaiaga jauregia).
- 1999. Urdaiaga jauregia. XV. mende bukaerako leihoak.
- Roteta-Labaka familiaren Frantziako lehengusuak.