Uriberri


Mapil baserritik hurbil, bere iparraldera kokatzen da baserri hau, Oria ibaiaren ertzean. Mapilgo ontziola zaharreko eranskin bat zen. Garai batean, Uriberri etxea Orioko armadorea izan zen Migel Anton Mutiozabalen jabetzakoa zen.

Luis Murugarrenek etxe honi aipamena egiten dio 1887an, “Mapill Uriberri” izenarekin.

Bi etxebizitza ditu. Batean, Alkorta familia bizi da eta bestean, Bereziartua familia. Lursailik ez dauka.

Pedro Alkorta Iarbegoikotik etorri zen hona bizitzera bere familiarekin 1953an, eta bertan bizi da. Alkorta-Larburu sendia maizter bizi zen Iarben, eta Uriberrin etxea erosita bizitzen jarri ziren. Manuel Alkorta Saizar eta Maria Larburu Esnaolaren seme-alabak Luixa, Joxepa, Luziana, Pedro bera, Joxe, Inazio, Manuel eta Juan dira. Pedro Igeldoko Murgileko Asuncion Eraunzetamurgil Etxezarretarekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba dituzte. Uriberriko ukuiluan zazpi abelburu izaten ziren, eta Pedro nagusiak zaintzen zituen, 1990 aldean kendu zituzten arte.

Beste etxebizitzan, Bereziartua-San Sebastian familiarenean, egun, Maria Luisa San Sebastian bizi da. Lehen txekorrak hazten zituzten.

Baserriaren lotutako argazkiak: