Uriberriberri


Perretzenea eta Urruzmendiren artean dago, errepide nagusiaren ondoan.

Uriberriberri etxea 1924-1926 inguruan egin zuen Migel Anton Mutiozabalek Mapilgo Uriberriko jabeak. Geroago Jose Begiristainek erosi zuen etxea. Honek bi edo hiru behi eta apustuetako ahariak edukitzen zituen etxe honetako ukuiluan. Juan Jose Lizarraldek, berriz, taberna zuen. Gaineko solairuak etxebizitzak ziren. Behiak 1955 aldean kendu zituzten. 1995ean etxe zaharra bota, eta berria eraiki zuten. Orduan, lurra ateratzerakoan, bi teila eta adreilu labe azaldu ziren. Eraberritu egin zituzten, eta gaur ikusgai daude etxearen atzealdean.

Baserriaren lotutako argazkiak: